2011/02/14

Haurrak euskaraz erregistratzea: zain eta zain eta irtenbiderik ez


Haurrak euskaraz erregistratzea ezinezkoa da oraindik eskualdeko herri guztietan, Tolosan izan ezik. Patxi Lopezek joan den irailaren 23an arazoa konponduta zegoela iragarri arren, azken egunotan honako hauek jakin ditugu:

Segi irakurtzen

- Adunan, guraso batzuek beren borondatearen aurka haurra gaztelaniaz erregistratu behar izan dute. Adunako beste guraso batzuek eskaera egin dute alaba euskaraz erregistratzeko (alaba apirilean jaioko da, ondo bidean), eta erantzunik ere ez diote eman. Bigarren eskaera egin du, haurra jaiotzen denerako erregistroa euskaraz egiteko aukera egongo delako itxaropenarekin.

- Zizurkilgo ama batek eskaera egin zuen haurra euskaraz erregistratzeko, eta hark ere erantzunik ez du jaso. Horrek ere bigarren eskaera egin du. Herri berean, beste guraso batzuek eskaera bideratu diote bake epaitegiari, haurra jaiotzen denerako erregistroa euskaraz egin dadin.

- Bien bitartean, prentsaren bidez jakin dugu erregistroa euskaraz egiteko aukera ematen duen aplikazio informatikoa toki jakin batzuetan jarriko dutela abian; adibidez, Ibarran. Semaforoak ezin izan du egiaztatu zertan den Ibarrako Bake Epaitegiaren egoera, baina UEMAren bidez jakin duenez esperientzia pilotua hilabete bukaera aldera jarriko da abian Errenterian.

- UEMAk dei egin die seme-alabak eduki behar dituzten gurasoei haurrak euskaraz erregistratzeko eskaerak egitera, bide horretatik bakarrik etorriko baita aurrerabidea. Horretarako, webgunean jarri dituzte informazioa eta eskaera ereduak.

Haurrak euskaraz erregistratzearekin lotutako albiste gehiago dituzu hemen:

- Haurrak euskaraz erregistratzeko aukera: etengabe atzeratzen duten kontua
- Haurrak euskaraz erregistratzeko mugak: UEMA eta gurasoak ez daude geldirik
- Haurrak euskaraz erregistratzeko eskaerak: badago mugimendua
- Bi andoaindarrek eskaera egin diote Tolosako Erregistro Zibilari haurra euskaraz erregistratzeko
- Tolosaldeko 27 herritan ezin dira haurrak euskaraz erregistratu


0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.