2011/08/30

Hobe euskaraz gaizki idatzitakoa gaztelania hutsezkoa baino?




Goiko argazkiaren bidez, Donostiako lagun batek euskaraz gaizki idatzitako kartel bat salatu zuen duela aste batzuk Semaforoan. Salaketa hori egin duenetik ez omen du euskarazko beste kartelik ikusi BBVAren sukurtsal horretan. Hona hemen bere mezua:

Segi irakurtzen


"Egun on, Semaforoko lagunok.

Duela aste batzuk argazki bat bidali nizuen, Donostiako BBVAren Antigua auzoan euskaraz gaizki idatzitako kartel bat zela eta. Kartelean, hau zeukaten: "Horixe da zure bankua ROBETXATZEA".

Salaketa baino gehiago hausnarketa bat ireki nahi nuen euskaraz gaizki idatzitako kartelekin euskaldunek zer egin beharko genuen eztabaidatzeko, baina hara nola diren kontuak: Semaforoan argazkia argitaratu denetik ez dute beste kartelik edo propagandarik jarri euskaraz.

Semaforoa irakurri al dute BBVAkoek? BBVAren beste sukurtsaletan ere gauza bera gertatu al da?

Eta zer egingo dut hurrengoan, isildu? Hobe euskaraz gaizki idatzitakoa gaztelania hutsekoa baino?

Lagun honek esandakoarekin lotuta hainbat albiste argitaratu ditugu Semaforoan:

Read more...

2011/08/26

Semaforokideen %87k eskualdeko alkateek prentsaurrekoak euskaraz egitea nahi dute


Soka luzea ekarri dute Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Ana Carrere Andoaingo alkateak euskaraz egindako prentsaurrekoek. Zenbait kazetarik jarrera hori salatu dute; adibidez, Isabel Landak, El País egunkarian edo Periodista Digitalek.

Segi irakurtzen




Semaforoan gaia gure eskualdera ekarri eta inkesta egin dugu. Hona hemen emaitzak:

Galdera

Ze hizkuntzatan egin behar dituzte prentsaurrekoak Tolosaldeko alkateek?

Erantzunak

- Euskaraz: 136 erantzun (%87)
- Euskaraz eta gaztelaniaz: 9 (%6)
- Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez: 7 (%4)
- Ez zaie inporta: 5 (%3)
- Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez: 0 (%0)

Oharrak

- Guztira, 157 bozka izan dira.
- Gailu bakoitzetik behin baino ezin izan da bozkatu.
- Inkesta hilabetez eduki dugu blogean, uztailaren 26tik abuztuaren 26 arte.

Ondorioak

- Ondorioak Tolosaldeko hautetsiek atera behar dituzte. Kasu egingo digute?
- Emaitzek gogoetarik iradokitzen badizute, jarri harremanetan gurekin, posta elektronikoz (euskararensemaforoa@gmail.com), facebook bidez edo erantzunen atalean.

Read more...

2011/08/17

ETB2ko albistegien betiko ohitura nazkagarria (Xabier Mendiguren)



Pil-pilean dago berriro ere gaia: euskaldunak euskara ez den hizkuntzetan mintzo zaizkigu ETBn. Oraingoan, Xabier Mendigurenek egin du salaketa, "ETB2ko albistegien betiko ohitura nazkagarria" artikuluan: euskaldun bat erdaraz hitz egiten, beste bat gaztelaniara bikoiztuta...



Read more...

2011/08/12

Kameratoiko irabazleak izendatu dituzte



Kameratoia Topaguneak antolatzen du, eta gazteoi zuzendutako lehiaketa da. Lehiakideek epe jakin bat dute film labur bat idatzi, irudiak grabatu eta edizioa egiteko. Aurtengo irabazleak hauek dira:




Segi irakurtzen


1. saria



Egilea: Epalzaren alargunak



Izenburua: III (Hiru)



Argumentua: Garazi eta Maddi urtegira joan dira lasai-lasai, arratsalde pasa. Batzuetan elkarrizketa surrealistak gidoirik gabekoak dira.



2. saria



Egilea: JR PRODUCCIONES



Izenburua: Abokalipsis nau



Argumentua: Abokalipsisa heldu da! Bekatari guztiak zigortuak izango dira Jaungoikoaren esku. Zigortuak izango dira bost bokaletatik lau baztertzera.



3. saria



Egilea: EZ DOK 1, EZ DOK 3



Izenburua: Txiri-txiri, pitxin



Argumentua: Gaizka antropologoa, euskal gizartean aldaketa sakonak eragin dituen aisialdirako leku baten ikerketa egiten ari da.



Film labur horiek guztiak ikusteko, Topagunearen webgunera joan zaitezke.

Aurreko edizioetakoak ikusteko, berriz, Youtubeko zerrenda ikus dezakezu.

Read more...

2011/08/11

%18,57: zenbaki kezkagarria euskaldunontzat, ezta?


Gipuzkoa, Bizkaiko eta Arabako lanpostuen %18,57an eskatzen da euskara, Adecco enpresak egindako txostenaren arabera (PDFa jaits dezakezu, gaztelaniaz). 2009an %16,76 izan ziren; beraz, gora egin du ehunekoak.

Nafarroan %4,37 da zenbakia, eta han ere gora doa, 2009an %3,85 izan zelako.

Zenbakiek gora eginagatik ere, ez zaigu iruditzen lan munduari semaforo berdea emateko moduan gaudenik, ezta?


Read more...

2011/08/08

1.058 orrialdeko nobela argitaratugabea, "porkulo hartzea dijuan hizkuntza batean"


Sekula ezagutu ez dugun bezalako nobela idatzi du Ibai Mendinueta donostiarrak: mila orrialdetik gorakoa, euskalkietan idatzia, XVI. mendean girotua eta inork ez dio argitaratu nahi izan!

Segi irakurtzen


"Xenda bi ez duk lizentzi" izena du, eta Interneten jarri du, edonork jaitsi eta eskuratzeko moduan, bai PDF bertsioan, bai EPUB bertsioan.

Oso adierazgarriak iruditu zaizkigu eleberriaren hitzaurreko lehenengo lerroak:

"Liburu hau idazteko arrazoiak, hoinbeste ordu idatzi, pentsatuta berrirakurtzen pasatzeko arrazoiak, ez dira gutxi izan. Baiño seguru asko arrazoi nagusia, pixkana pixkana, heriotz dultze baten eran, ta iya konturatu re gabe, porkulo hartzea dijuan gure hizkuntza honekiko maitasuna izan da".

Berrian ere eman dute nobelaren berri, "Mila orrialdeko abentura" artikuluan, eta Ilbeltzen blogean ere bai.

Read more...

2011/08/04

Pottokiek badakite euskaraz (eta ondo asko, gainera)


Azken asteotan bolo-bolo dabil pottokien kontua, zineko pelikula dela-eta. Zoritxarrez, zinematokietan gaztelaniaz bakarrik ikusi ahal izango ditugu, baina horrek ez du esan nahi hori aukera bakarra denik. Izan ere, pottokiek badakite euskaraz, eta euskaraz ikus daitezke. Non? Nola?

Segi irakurtzen


Webgune honetan pottokien telesailaren 48 atal dituzu. Bertan ikusteko edo jaisteko aukera ematen dute, eta teknologia berrietan gu bezain baldarra bazara, ez kezkatu: sustaturen webgunean atalak ikusteko argibide guztiak dituzu!

Eta zerrenda ez da hor bukatzen: 196 pelikula eta 104 telesail dituzu. Zerrenda osoa ikusteko, egin klik hemen. Ikusiko duzunez, pottokiak ez dira euskaraz ikasi duten bakarrak. Honako hauek ere badaude: "Dragoi bola", "Hello Kitty", "Yogi", "Tintin", "Marco", "Heidi", "Harriketarrak", "Tom eta Jerry", "Scooby-Doo", "Asterix"...

Hona hemen eduki honekin lotutako beste albiste batzuk:

- Aita batek esana: Bob Esponjak badaki euskaraz (Semaforoan)

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.