Palindromo lehiaketan, penak uzteko aldarriak irabazi du
Juan Mari Agirreurretak (argazkian dagoen bizardunak) irabazi du Arrasate Euskaldun Dezagun euskara elkarteak antolatutako palindromo lehiaketa ; hau da, ezkerretik eskuniera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen diren esaldien lehiaketa.
Guztira, 47 jaso dituzte. Hona hemen batzuk:
- Utzi penak Ane, piztu! (Irabazlea)
- Ogiaren irinera igo
- Atzean sena, eta barregura karu gerra batean esna ezta?
- Atzo, arotza, zeruak erreka urez aztora ozta
Albistea Berriaren bidez jakin dugu, eta argazkia facebook bidez iritsi zaigu. Ezin izan dugu kalitate hobeagokorik aurkitu.
0 erantzun:
Post a Comment