Kontseiluaren udal neurketa: Tolosa 13. postuan dago
Kontseiluak udaletan garatzen diren hizkuntz politikak neurtu ditu. Neurtutako 66 udaletatik bakarra da eskualdekoa, Tolosa, eta 13. tokian dago (Ikus rankinaren PDFa). Norberak jakingo du zer koloretako semaforoa merezi duen postu horrek. Guk laranja eman diogu.
Bestalde, udalez udal dauden aldeak kontuan hartuta, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak honako hau esan du: "Udaletako hizkuntza-politikak aztertu ostean dagoen egoera hoberen definitzen duen hitza nahaspila da". Azalpen gehiago irakurtzeko, Kontseiluaren webgunera jo dezakezu.
0 erantzun:
Post a Comment