Mendilibar euskaraz eta Izko presidentearen "ezinegona" (Berria egunkaritik)
Raül Agnéren kasua blogean jarri eta gutxira, hara zer jakin dugun Berriari esker:
Asteartean, Jose Luis Mendilibar Osasuna futbol taldeko entrenatzaile berriaren aurkezpenean, azken bost galderak euskaraz egin zizkion Berriako kazetariak. "Lehen galderatik sumatu zen Patxi Izko presidentearen ezinegona", irakurri dugu Berrian: "'Bazeneukan gogoa euskaldun bat etortzeko, ezta?', esan zion Izkok kazetariari lehen galderaren ostean, graziarik gabeko txantxa eginez".
Bideoa ikusteko, egin klik hemen.
OHARRA: Argazkia wikipediatik atera dugu, eta lizentzia hau du: Creative Commons Atribution-Share Alike 2.0 Generic.
0 erantzun:
Post a Comment