2010/03/30
2010/03/29
Elebide: "Deitu ezazu bihar"
Euskera y castellano, berdin, ya era ordua
No se puede jarri hizkuntza bat bestearen encima. Horregatik Departamentuak ha decidido euskal hizkuntza ez dadila izan vehicular principal aurretik jarriz al castellano. Por eso digo yo, bazen garaia; ongi dago, que ya vale de inposaketaeta bi hizkuntzak berdinak daitezela. Ezin da erabili bata más que la otra:“elebitasun orekatua” edo, que le dicen.
Segi irakurtzen
Ya era momento norbaitek behingoz gaia hartu y que pusiera sensatez pittin bat,gehiegikeriak egiten ari direla en más de un sitio euskal hizkuntzarekin.Erdibana egin, qué mejor.
Nuestros ikasle guztiek aprenderán así, inposaketa traumatikorik gabe, las dos lenguas mintzatzen. Elebidunak eta orekatuak serán, de este modo. Tendrán capacidad para bizitzeko eta lan egiteko en cualquier hizkuntza.
Horregatik artikulu honetan euskera en igualdad y libertad, modu praktikoan lo escribimos. Para demostrar que es posible euskaraz egitea askatasunean eta berdintasunean. Zorionez, ninguna hizkuntza prima sobre la beste hizkuntza. Y,en este testu honetan, en todas las frases, euskarazko eta gaztelaniazko hitzen kopurua es berdina. Eta, gainera, una frase euskaraz hasten bada, la hurrengo esaldi empezará en castellano. “Bilingüismo orekatua”, propuesta para integrar eta ez baztertzeko.
Hori, hala también, no es dena: Hezkuntza Sailaren intenciones dira más amplias. No sólo hizkuntza ofizialak, el trilingüismo dugu jomugan. And laster all boys and girls jakingo dute tres lenguas, al menos, because Sailean un esaldi baitugu: “podemos”.
DARAMAGUN ABIADAN, HAU LASTER EZ DA TXANTXA IZANGO!!!!
Guraso.com: Gurasoen premiak asetzeko lehen euskarazko gunea
Guraso.com bizi dugun garaiotako ondorio zuzena da. Amatasuna eta aitatasuna egungo gure gizarte berdinago honetara ekartzeko saioa, askotarikoak baitira guraso berriek topatuko dituzten arazoak seme/alaben hazkuntzan ustezko xamurtasunaren ordez estresa barra barra dabilen gizarte honetan.
Segi irakurtzen
Web guneak 2 atal nagusi ditu, atal finkoa, gurasoendako interesa izan ditzaketen gaien inguruko artikuluak eta baliabideak jasotzen dituena eta atal dinamikoa, hainbat kolaboratzailek gai ezberdinen inguruan idatzitako artikuluak , eguneroko martxan sortzen diren albisteak, agenda, zorion txokoen agurra eta argazki galeria jasotzen dituena.
Egunerokotasunean osatuz doan web gune honek interaktiboa izan nahi du eta aukera dago kanpotik kolaboratzaileetako bati edozein galdera egiteko, agendan ekitaldiak sartzeko, zorion agurretarako argazkiak bidaltzeko edo edozein proposamen eta albiste bidaltzeko.
2010/03/10
UDALERRIEN HIZKUNTZA-POLITIKA NEURTZEKO PREST!!
Lehenengo neurketa 2006-2008 urte bitartean 100 herri baino gehiagotan egin zen. Modu honetan Euskal Herrian 2 milioi biztanlerengan eragina duten hizkuntza politikak ebaluatu, zeuden hutsuneak aztertu eta aurrerabidean jartzeko aukera eskaini zitzaien toki administrazioei kanpoko eragile independente baten eskutik. Ez da kasualitatea, Kontseiluak toki administrazioen hizkuntza politika aztertzeko erabakia hartu izana, herritarron egunerokoan udalek hartzen eta aurrera eramaten dituzten erabakiek eragin handia baitute.
Euskalgintzak Kontseiluaren eskutik bideratzn du neurketa hau eta horretarako Tolosaldeko hainbat eragilek parte hartuko dute. Neurketa hauek burutzea ez da helburua, abiaburua baizik. Izan ere, udalerrien hizkuntza-politikan eragiteko diseinatutako tresna diren neurrian, euskalgintzari normalizazioaren ikuspegi globala eskaintzen dion ildo berri bat jorratzeko aukera sortzen zaio. Oraintsu arte herri mugimenduak jorratu gabekoa izan den lanketa hau herri mailan aurrerapausoak egiteko bide oparoa eman dezake.
2010/03/09
Orexako Kontsu tabernan euskaraz, fresko-fresko eta bizi-bizi
Orexako Kontsu udal tabernan egon gara arduradun berriarekin, Nereo Cantero azkoitiarrarekin. Taberna zazpi hilabetez egon da itxirik, eta abendutik aurrera Nereok hartu du taberna-jatetxea gobernatzeko ardura. Euskararen aldetik, aurrerapauso handia izan da Nereo etortzea, azken arduradunak erdaldunak baitziren.
Semaforoa Orexan egon da, Nereorekin berriketan, euskara fresko-fresko eta bizi-bizian.
SEMAFOROA: Nolatan bururatu zitzaiaan Orexara etorri eta taberna-jatetxeaz arduratzea?
NEREO: Ni igeltsero ninduan, eta lanik gabe geratu ninduan. Igeltsero lanik aurkitu ez eta iloba batek kontatu zidaan Orexan zer aukera nuen eta etortzea erabaki nian.
SEMAFOROA: Ez dek erraza izango, familia izanda. Azpeitian bizi hintzen, eta Orexara etortzea ez dek makala izango.
NEREO: Nik jornala ateratzen badiat, bale. Ez nauk hona etorri millonarioa izatera. Nik beti esaten nian: “Loteria tokatzen bazaidak, mendi punta batera joango nauk bizitzera”. Hori izan diat betiko ilusioa. Eta, bueno, familiarekin moldatzen nauk. Asteburuetan emaztea etortzen zaidak eta semea batzuetan.
SEMAFOROA: Zer pentsatzen huan Orexari buruz etorri aurretik?
NEREO: Hombre, pentsatzen nian ni kanpotarra izanda, ba, parakaidista moduan hartuko ninduketela. “Hementxe zetorrek kanpotarra”. Ulertzen didak, ezta? Uste nian jende itxia izango zela, baina juxtu kontrakoa aurkitu diat.
SEMAFOROA: Nola definituko hituzke orexarrak?
NEREO: Niretzat, jende irekia, hurbila eta konfiantzazkoa dek. Atera kontuak: inaugurazio egunean herriko lau pertsona etorri hituan eta egun hartan soziedadera joatera gonbidatu nindutean. Semeak ere [hamazazpi urte ditu] berehala egin dizkit bertako lagunak. Oso gustura gaudek denok.
SEMAFOROA: Agian, jendeak estimatuko dik hi euskalduna izatea. Izan ere, azken arduradunak ez hituan euskaldunak...
NEREO: Bai, igual izango dik zerikusia. Ni, behintzat, gustura egoten nauk herriko jendearekin eta uste diat haiek ere gustura daudela nirekin.
SEMAFOROA: Izan ere, euskara inportantea duk halako herritan...
NEREO: Begira, ni azkoitiarra nauk eta Azpeitian bizi nauk, eta sekulako amorrazioa sentitzen diat taberna batera joan eta euskaraz ez dakitenean edo menua euskaraz ikusten ez dudanean. Non gaudek? Ez al gaudek, ba, Euskal Herrian?
SEMAFOROA: Zer-nolako bezeroak izaten dituk? Zer dituk, herrikoak ala kanpotarrak?
NEREO: Herritarrak kafea hartzera edo pote bat hartzera etortzen dituk, eta tarteka bazkaltzera ere bai. Asteburuetan, berriz, kanpotarrak ibiltzen dituk, mendira etortzen diren kuadrillak eta abar. Igande politak egiten dituenean, jende pixka bat etortzen dek. Hilaren bukaerarako, adibidez, Bizkaitik autobus bat etorriko zaidak 55 lagunekin. Interneten bidez Orexaren berri izan zitean, hona deitu eta denentzako bazkaria enkargatu zitean.
SEMAFOROA: Edariak eta janariak zerbitzatzeaz gain, gauzak ere antolatu dituk bertan, ezta?
NEREO: Bai, gehienbat, bertako jendeak esanda. Nik ez diat apartekorik pentsatu behar. Herrikoek proposatzen zidatek zer egin. Orain arte, Euskadiko Mus Txapelketaren klasifikatoria antolatu diagu, baita txiste kontalarien emankizuna ere, bertako kultura batzordearekin.
NEREO: Publizitaterik onena ahoz ahokoa dek. Jendea gustura egon badek, beste bati esango ziok toki majoa dela, eta horrek askoz gehiago egiten dik ez-zekiat-non publizitatea jartzea baino. Nolanahi ere, Euskadi Irratian eta Hitzan atera nauk. Irratian saio bat egin ziaten herri txikietako ostatuei buruz, eta Hitzakoak inaugurazioan egon hituan. Han agertzea ez dek kalterako izango.
SEMAFOROA: Bueno, Nereo, noiz arte egongo haiz hemen?
NEREO: Oraingoz, urte beteko kontratua zeukeat eta, gero, lau urte gehiagorako luzatzeko aukera zeukeagu udala eta biok jarraitu nahi badiagu.
Semaforoaren lagunok, badakizue: toki lasai batera joan nahi baduzue zerbait hartzera eta elkarrizketa interesgarri bat edukitzera, horraxe aukera: Orexako Kontsu taberna.
Telepizzak ere euskara baztertzen du propagandan
Kaixo lagunok! Telepizza kateak Tolosan ireki duen denda berria iragartzeko buzoneoa egin dute eta niri helarazi didatena erdara hutsean dago.
Eskaneatu egin dut iragarkia zuek ere ikus dezazuen.
12:13: aurreneko aldiz deitu det 012ra, eta inork ez dit deia hartu.
12:14: bigarren aldiz deitu det 012ra, eta inork ez dit deia hartu.
12:23: hirugarren aldiz deitu det 012ra, eta inork ez dit deia hartu.
12:25: Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko deietarako telefono zenbakira deitu det (945018000). Emakumezko batek hartu dit deia, eta hauxe esan dit, hitzez hitz: "Ez da Elebide". Insistutu ondoren, erantzun hau eman dit: "Begiratuko dut, eta saiatuko naiz pasatzen."
Bost minutuz eduki nau zain telefonoan. 12:30ean esan dit ez dagoela inor eta hurrengo egunean deitzeko. Zerbitzua lotsagarria dela esan diot, eta berriro saiatu da Elebiderekin jartzen.
Azkenean, 12:33an lortu det Elebideko pertsona batekin hitz egitea: esan dit kexaren bat badut web gunea erabiltzeko edo, bestela, gutunez bidaltzeko. Gaineratu du arazoak daudela zentralitarekin (012), eta jakinaren gainean daudela.
Total, azken batean, eman didan informazioa badator web gunean. Orduan, zertarako eskaintzen dute telefonozko zerbitzua? Hori da euskaldun bati ematen dioten erantzuna bere herrian hizkuntz kexa bat bideratu nahi duenean?
Kexa batengatik deitu eta beste kexa bat egiteko motiboa eman didate. Hau da marka, hau!"