7.000 lagun elkartu dira Baionan, euskararen ofizialtasunaren alde
7.000 lagun inguru elkartu dira Baionan egin den manifestazioan, Berrian irakurri dugunez (argazkia ere bertatik atera dugu). Manifestazioa Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak antolatu dute, eta eragile ugariren babesa izan du.
Euskalgintzaren deiadarra from Euskararen Kontseilua on Vimeo.
Read more...
Egun on:
Otsailaren 15ean amaitu zen Arrasate Euskaldun Dezagun euskaldunon elkarteak antolatutako Euskarazko palindromo lehiaketaren 2. edizioan parte hartzeko epea. Euskal Herriko hainbat txokotatik jaso ditugu palindromoak, Donostia, Azkoitia, Aretxabaleta, Zumarraga, Oiartzun, Lizarra, Alegi, Etxarri Aranaz, Eibar eta Gasteiz. Guztira 61. Arrasatetik ez dugu palindromorik jaso beraz Arrasateko palindromo onenaren saria hutsik geratu da.
Aurkeztutako 61 palindromoetatik kanpoan geratu ez diren 52en artean onena aukeratzea izan da Makos Gimeno palindromogilea, Oskar Elizburu Erdu-AEK euskaltegiko zuzendaria eta Amaia Arana Arrasateko Udal Euskaltegiko zuzendariak osatutako epaimahaiaren lana. Palindromoak ulergarriak eta hizkuntza aldetik zuzenak izateaz gain, beraien balio literarioa eta artistikoa, luzera eta aberastasun semantikoa baloratu dira.
ANIMATUTA BAZEN, EZABATUTA MINA!
Hauxe da Euskarazko palindromo lehiaketaren 2. edizioko Euskal Herriko Palindromo onena, Pasaian jaio eta gaur egun Aretxabaletan bizi den Juan Mari Agirreurreta Elosegik egina.
Amaia Arana epaimahaikidearen eskutik jaso du Agirreurretak ( argazkian) irabazitako saria, Debako Txindurri-Iturri Nekazal turismo sagardotegiari esker, bertan bi lagunendako sagardotegi afaria, logela eta gosaria.
Honekin batera bidaltzen dizuet saria banaketako argazkia.
Ondo izan
Maite Agirre Ena
AED elkarteko dinamizatzailea