Azken asteotan euskarazko hedabideen egoera dugu hizpide nagusi Semaforoan: inkesta jarri dugu martxan eta prentsaurrekoetan erabili beharreko hizkuntzei buruzko hainbat artikulu argitaratu ditugu (Joseba Kamiorena eta Andoni Egañarena, esaterako). Lanketa horretan ezinbestekoa iruditu zaigu eskualdeko euskarazko hedabideei ere aukera ematea, euren gogoetak eta kezkak gizarteratzeko.
Tartean, Txolarre Irratia dago. 2000. urteko abenduaren 26an egin zuen lehen emankizuna Txolarre Irratiak. Bizpahiru urte lehenago sortu zen eskualdean, ordea, irratia martxan jartzeko talde eragilea. Herritarrek osatutako taldea izan zen. Garai hartan “itzalita” zegoen Villabonako Loatzo udal irratiaren azpiegiturak baliatu zituzten Tolosalde osora euskarazko irratia zabaltzeko.
Read more...
- Jaurlaritzakoek "Execuzio" idatzi dute kartel batean Ikaztegietan
- Zazpi urte eta erdiko haurra sar liteke edo ez?
- Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre? (II)
- Zer egin behar da gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre?
- "Abalcisqueta" desagertu egin da
- Zerbitsua eskaintzen dute, zerbitzuaren ordez