Showing posts with label LAN MUNDUA. Show all posts
Showing posts with label LAN MUNDUA. Show all posts

2012/04/24

Interneten gero eta kanpaina gehiago dago enpresei euskararen aldeko neurriak har ditzaten eskatzeko

Han-hemenka ugaritzen ari dira enpresek euskararen aldeko neurriak hartzea helburu duten kanpainak. Horietako batzuk jaso ditugu albiste honetan:

Segi irakurtzen


- Orona igogailu enpresak web gunea euskaraz jartzeko eskaera egiteko eskatu dute bi blogetan (horregatik argazkia), Aldabataria.net-en eta Euskaraz Ostia!-n. Biek ala biek nabarmendu dute Oronak egoitza nagusia Hernanin duela eta Arrasaten kokatzen den multzo are ezagunago baten partaide dela.

- Lander Iruretagoiena Semaforoarekin harremanetan jarri da, gogorarazteko kanpaina bat jarri zuela abian Travel Cluek informazioa euskaraz bideratzeko. Landerrek bidalitako mezutik hau nabarmendu nahi dugu:

Nahiz eta niretzat “arrakasta” izan 100 erantzunetik gora izatea, ez dut uste nahiko izango denik Travel-en parte hartzen duten enpresen hizkuntza politika aldatzeko (auskalo!).

Ez dakit zenbat erabiltzaile izango dituen txartel horrek EHn. Agian, 500.000? Eta horietatik, familia/norbanako euskaldun… demagun 150.000?? Eta horietatik euskaraz konfiguratua… suposatzen dut % oso txikia. Ez daukat ideiarik, baina ahalik eta gehien izatea beharko genuke.

- Guggenheimek antolatzen dituen bisitaldiak gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez soilik eskaintzen dituela ikusita, e-mail bidezko kanpaina bati hasiera ematea erabaki zuen Urtzi Odriozolak, eta bere izenean, mezua idatzi zion museoko arduradunari, eta euskarazko bisitaldiak egitea lortu du, aldabataria.net-en irakurri dugunez.

- IKEArekin ere bada lanketa: Euskaraz Ostia! blogean irakurri dugunez, eskaerak egiten ari dira Hiriburuko IKEAn euskararen aldeko neurriak har ditzaten. Semaforoan ere izan zenuten horren berri duela hilabete batzuk.

- Posta elektronikoz mezuak bidaltzea hutsala dela uste dutenentzat, gogorarazi nahi diegu Iberdrolak web gunea euskaratu zuela Semaforoak eta beste batzuek bideratutako eskaeren ostean. Kasualitatea?

Read more...

2012/03/26

Villabonan, supermerkatuko kartela euskaraz eta udalarena ele biz


Villabonako Igorrek posta elektronikoz idatzi digu, Villabonako elebitako kartela dela eta. Hau idatzi digu:

Semaforoan ikusi det nola atera diozuen argazkia Villabonako Udalaren kartel bateri (eta Manchesterrekoari). Kuriosoa iruditzen zait udalaren kartela euskeraz eta castellanoz egotea eta supermerkatu batekoa euskeraz bakarrik. Nik uste det absurdoa dala gauza batzuk bi hizkuntzatan jartzea, eta are gehiago udalak hori egitea eta supermerkatuak ez. Supermerkatua euskaltzaleagoa da udala baino?

Gai honen gainean edo beste baten gainean gogoetarik zabaldu nahi baduzu, idatziguzu helbide honetara: euskararensemaforoa@gmail.com.

Read more...

2012/02/13

Salduta utzi gaitu Jaurlaritzak euskaldunak? Kontseiluaren bideoa ikusgai!


Jaurlaritzak EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileei begira hartutako azken erabakien ildora, Kontseiluak bideo bat sareratu du kontsumitzaile euskaldunon hizkuntz eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko.

Bideoa ikusi nahi baduzue, hementxe duzue:

Salduta from Euskararen Kontseilua on Vimeo.



Albiste honekin lotutako beste eduki batzuk:

- "Egina dago", Iñaki Lasa Kontseiluko kidearen iritzi artikulua (Berrian, 2012-02-14)

- "Adostasun zabalagoarekin euskara gehiago", Vicente Reyes PSE-EEko kidearen iritzi artikulua (Berrian, 2012-02-08)

- "Kontseiluak iragarri du PPk, PSEk eta UPyDk laster baliogabetuko dutela Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutua" (Semaforoan, 2012-02-02)

- "Jaurlaritzak beste urrats bat eman du euskaldunon eskubideak zapaltzeko" (Semaforoan, 2011-10-06)

- "Euskara saltoki handietan eta bestelako enpresetan: Basagoitiren tesia garaile" (Semaforoan, 2011-06-16)

- "Balio ez zuena baliogabetu dute", UEMAren Zuzendaritzaren iritzi artikulua (Semaforoan, 2010-06-23)

Read more...

2012/02/02

Kontseiluak iragarri du PPk, PSEk eta UPyDk laster baliogabetuko dutela Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutua


Kontseiluaren webgunean irakurri dugunez, Eusko Legebiltzarrak laster eman diezaioke "azken ostikada" Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Hizkuntza-eskubideak arautzen dituen 6/2003 Legeari. Iaz, PSE, PP eta UPyD alderdiek abian jarri zuten lege-aldaketa azken urratsak ematen ari da, eta, bide horretan, inolako baliorik gabe utziko dute kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak arautzea helburu zuen legea.

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak adierazi duenez, "Orain, arau-aldaketaren izapidetzean pauso bat gehiago eman eta erabakiaren aurkako zuzenketak atzera bota dituzte Legebiltzarreko Kontsumo batzordean. Ondorioz, prozesuak aurrera darrai eta hurrengo pausoa arau aldaketa Legebiltzarreko Osoko Bilkuran onartzea izango da".

Eduki honekin lotutako beste eduki batzuk:

- Jaurlaritzak beste urrats bat eman du euskaldunon eskubideak zapaltzeko (Semaforoan, 2011-10-06)

- Euskara saltoki handietan eta bestelako enpresetan: Basagoitiren tesia garaile (Semaforoan, 2011-06-16)

- Balio ez zuena baliogabetu dute (Semaforoan, 2010-06-23)


Read more...

2012/01/27

Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre? (IV) DENA -era!




Arrakasta handia du semaforokideen artean sekzio honek, antza denez. Maiderrek Urbil merkataritza guneko Bershka dendan bi argazki atera ditu, zein baino zein harrigarriagoa: Zer da DENA -era? Formula matematiko bat? Horra hor bigarren argazkia:

Zer egin halako kartelekin? Negar ala barre?

Read more...

2012/01/04

Iberdrolak kasu egin digu!




Gogoratzen al zara nola bultzatu genuen posta elektronikoz Iberdrolari mezu bat bidaltzea, Iberdrola dorrearen alegiazko bisitaren webgunea euskaratzeko?

Handik puska batera jakinarazi ziguten euskaratzen ari zirela, eta, azkenean, euskaratu dute. Webgunea ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.

Mezua bidali duzuenontzat, semaforo berdea! Eta, bereziki, Euskaraz Ostia! eta Aldabatari blogei gure ekimenari oihartzuna emateagatik.

Hauek dira Iberdrolarekin lotutako albisteak:

- Berdin zaigu Iberdrolaren webgunean euskara sawahiliaren pare agertzea? (Semaforoan, 2011-11-11)

- Iberdrolak ere kasu egin al digu? (Semaforoan, 2011-11-18)

- Iberdrolan euskaraz ekimena (Euskaraz Ostia!, 2011-12-03)

- Tolosaldeko Euskararen Semaforoa: "Iberdrolak ere kasu egin al digu?" (Aldabataria, 2011-11-27)

Read more...

Eskerrak zuri!: Tolosa Kantari, Baso-Lur eta euskara irakasle euskaldunberriak protagonista




Eskerrak Zuri 2011 aipamenak Tolosa Kantariri, Baso-Lur enpresari eta euskara irakasle euskaldun berriei eskaini dizkie. Honela, euskararen normalizazioan, eremu ezberdinetan, lanketa berezia egin duten pertsona edota erakundeei eskerrak eman dizkie Galtzaundi Euskara Taldeak.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo Galtzaundiren webgunera.

Gainera, Galtzaundiren 354. alean Baso-Lur enpresako Pello Beldarraini egindako elkarrizketa argitaratu dute.

Read more...

2011/11/18

Iberdrolak ere kasu egin al digu?



Kasu egin al digute Iberdrolakoek? Iberdrolari webgune bat euskaratzeko eskaera egiteko deia egin dugu, eta semaforokide batek erantzuna jaso du Iberdrolatik. Honako hau idatzi diote:

Egun on
Lanean gaude. Laster egongo da prest.
Mila esker

Laster egongo dela prest? Egia izango ahal da!

Ez da kasu egin digun bakarra. Hona hemen Semaforoaren "lorpen" batzuk:

- "Abalcisqueta" desagertu da (Semaforoan, 2009-12-14)
- Tolosako Udalak semaforo gorria berde bihurtu du (Semaforoan, 2011-11-03)

Read more...

2011/11/17

Gero, Ikeara joan eta haserretu egingo gara euskararik ez dugulako ikusten...


... baldin eta orain ez badugu ezer egiten. Euskaraz ostia! blogaren bidez jakin dugunez, beste Ikea bat datorkigu Euskal Herrira, Hiriburura, hain zuzen (Lapurdi). Blogean dei egin digute euskaldunoi, mezu bat bidali eta tokiko hizkuntza aintzat hartzeko neurriak har ditzaten.

Orain ezer egiten ez badugu, alferrik izango dira kexak hemendik urte batzuetara. Orain da zerbait egiteko unea! Mezua zertan datzan eta nora bidali behar den jakiteko, jo Euskaraz ostia! blogeko albistera.

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu Iberdrolari mezuak bidaltzeko deia ere egin dugula, webgune batean euskara swahiliaren pare jarri dutelako.

Read more...

2011/11/11

Berdin zaigu Iberdrolaren webgunean euskara swihiliaren pare agertzea?


Iberdrolak enpresak Iberdrola dorreari alegiazko bisita egiteko webgunea jarri du martxan, eta euskara swahiliaren pare ageri da: ez da inondik inora ageri.

Horren harira, posta elektronikoz mezu hau iritsi zaigu:

Polita bai baina erdera hutsean, arraioa! Kexa bat bialdi gura izanez gero, bialdu helbide honetara: comunicacion@iberdrola.es

Guk mezu hau bidali diegu:

Euskalduna naizen aldetik, eskertuko nizueke Iberdrola dorreari buruzko webgunea euskaraz ere jarriko bazenute.

Badakigu lehenbailehen jarriko duzuela, eta aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuet kasu egiteagatik.

Mezu hori edo antzekoak bidaltzen baditugu, seguru kasu egingo digutela! Nola ez, ba!


Read more...

2011/10/21

Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre? (III)


Semaforoaren atal honek ez du etenik, zoritxarrez. Goiko argazkia Igorrek bidali digu. Usurbilgo Urbileko mekatal gunean atera du argazkia, Tramas+ dendan, eta iruzkin hau bidali digu:


Gauza batzuk ikusita, baten bat "liquidatzeko" gogoa sartzen zait.

Read more...

Komunikazio Korporatiboaren Hizkuntz Politika (Joseba Kamio)




Nola uztar dezake enpresa edo erakunde batek hizkuntz normalizazioa, komunikazioa eta eraginkortasuna? Joseba Kamiok neure (h)egitik blogean proposamen bat argitaratu du, eta eztabaida desorekatzeko/reekilibratzeko asmoa ere badu. Kamiok hau dio: "Honakoa proposamen irekia da, eta seguruenik ez du balio edozein enpresa edo erakunderentzako".

Ze hizkuntzatan egin prentsaurrekoak? Eta prentsa oharrak? Eta prentsarako deialdiak? Eta elkarrizketak? Ze hizkuntza erabili sare sozialetan?

Kamioren proposamena irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

Read more...

2011/10/06

Jaurlaritzak beste urrats bat eman du euskaldunon eskubideak zapaltzeko


Eusko Jaurlaritzak beste urrats bat eman du euskaldunok kontsumitzaile erdaldun bihurtzeko: euskaraz egin edo gaztelaniaz egin saltoki eta enpresa handien esku utziko dute, eta bezero euskaldunek ez dute legezko biderik izango euskaraz atenditzen ez dietenei kexak edo erreklamazioak jartzeko.

Duela hilebete batzuk esan genuenez, Basagoitiren tesia atera da irabazle: saltoki handietan eta antzeko tokietan euskararen aldeko neurriak hartu nahi izatea faxismoa omen da.

Hona hemen eduki berarekin lotutako beste albiste batzuk:

- Euskara saltoki handietan: Basagoitiren tesia garaile (Semaforoa, 2011-06-16)
- Paul Bilbaok (Kontseilua) Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenak (Kontseilua.org, 2011-06-16)
- "Balio ez zuena baliogabetu dute" (UEMAren iritzia, Semaforoan, 2010-06-26)
-

Read more...

2011/10/04

"Zeatekoizut": Oarsoaldean bai, eta Tolosaldean zergatik ez?




Pasaian, Oiartzunen eta Errenterian tabernetan euskaraz eskatzeak saria du. Kafea, kaña, pintxoa edo dena delakoa euskaraz eskatu eta txartel bat ematen dizute, bi lagunentzako afari/bazkari baten zozketan parte hartzeko. Kanpaina Oarsoaldea Garapen Agentziarena da, eta, bertan, hiru herri horietako ia 70 taberna eta jatetxe dabiltza.

Begira zer gertatzen den tabernetan, "Zeateakoizut" kanpainarekin. Eman hirukiari eta entzun:



Tolosaldean ezin dezakegu halako ezer egin?

Read more...

2011/09/30

Ni ere euskaraz lanean



Egitasmo berri bat martxan jarri dute Banaiz Bagara eta EMUN elkarteak. Familia euskaldunak eta etxeko langileak lan harremanetan euskaraz hasteko ikastaroak antolatu dituzte.

Nork parte har dezake?

Segi irakurtzen

Programa hau Donostia, Buruntzaldea (Andoain, Urnieta, Lasarte, Hernani), eta Villabonako udalerrietan erroldatu diren familiei eskaintzen da.

Etxeko-laguntzaile edo zaintzaileek eta familiek, elkarrekin ikasi eta beren lan-harremana euskalduntzeko interesa dutenek.

Euskara ez dakiten edo gutxi dakiten eta familia euskaldunetan lan egiten duten pertsonek.
Enplegatu euskaldunen bila dabiltzan eta hizkuntza-aldaketan aktiboki esku hartzeko prest dauden familiek.

Zer eskaintzen da?

Langileari: 2 eskola-ordu astean euskara ikasteko, lan-harremanerako behar duen komunikaziora bideratua.

Familiari: Euskara lan harremanean erabiltzeari buruzko hasierako azterketa: “ibilbide-orri” pertsonalizatua (zer egin dezaket?, adibidez, egunero 15 minutu eskaini, astiro hitz egin, hiztegi jakin bat erabili,…) 2 orduko tailerra hilero asteburuan ariketa praktikoekin, esperientzia-trukea, aholkuak,..

Iraupena: Urria 2011 – urtarrila 2012 (32 eskola-orduak, 8 tutoretza-ordu)

Non: Laguntza etxea (Caritas), Ategorrieta, Intxaurrondo kalea, 30-Donostia

Prezioa: Egitasmo pilotua doako parte-hartzearekin.

Partaide-kopurua: 12 familia eta enplegatuko taldea.

Irakasleak: Banaiz Bagara elkartea, EMUN kooperatiba.

Informazioa eta Izen-ematea:

EMUN:
943-711847
BANAIZ BAGARA: 645 733 818

Informazioa zuzena jaso nahi baduzu jo helbide hauetara:
http://immigrazioa.com/2011/09/13/nik-ere-euskaraz-lanean-nel/
http://ninaizgugara.blogspot.com/



Read more...

2011/08/30

Hobe euskaraz gaizki idatzitakoa gaztelania hutsezkoa baino?




Goiko argazkiaren bidez, Donostiako lagun batek euskaraz gaizki idatzitako kartel bat salatu zuen duela aste batzuk Semaforoan. Salaketa hori egin duenetik ez omen du euskarazko beste kartelik ikusi BBVAren sukurtsal horretan. Hona hemen bere mezua:

Segi irakurtzen


"Egun on, Semaforoko lagunok.

Duela aste batzuk argazki bat bidali nizuen, Donostiako BBVAren Antigua auzoan euskaraz gaizki idatzitako kartel bat zela eta. Kartelean, hau zeukaten: "Horixe da zure bankua ROBETXATZEA".

Salaketa baino gehiago hausnarketa bat ireki nahi nuen euskaraz gaizki idatzitako kartelekin euskaldunek zer egin beharko genuen eztabaidatzeko, baina hara nola diren kontuak: Semaforoan argazkia argitaratu denetik ez dute beste kartelik edo propagandarik jarri euskaraz.

Semaforoa irakurri al dute BBVAkoek? BBVAren beste sukurtsaletan ere gauza bera gertatu al da?

Eta zer egingo dut hurrengoan, isildu? Hobe euskaraz gaizki idatzitakoa gaztelania hutsekoa baino?

Lagun honek esandakoarekin lotuta hainbat albiste argitaratu ditugu Semaforoan:

Read more...

2011/08/11

%18,57: zenbaki kezkagarria euskaldunontzat, ezta?


Gipuzkoa, Bizkaiko eta Arabako lanpostuen %18,57an eskatzen da euskara, Adecco enpresak egindako txostenaren arabera (PDFa jaits dezakezu, gaztelaniaz). 2009an %16,76 izan ziren; beraz, gora egin du ehunekoak.

Nafarroan %4,37 da zenbakia, eta han ere gora doa, 2009an %3,85 izan zelako.

Zenbakiek gora eginagatik ere, ez zaigu iruditzen lan munduari semaforo berdea emateko moduan gaudenik, ezta?


Read more...

2011/06/28

Movistarren arreta zerbitzua: atenditzen dute euskaraz telefonoz?


Mikel Alberro donostiarrak telefono konpainiak jarri ditu euskaldunon begipuntuaren xedean. Berrian argitaratutako gutun batean, Movistarrek euskaldunekin duen jarrera salatu du. Hona hemen pasarte bat:


Segi irakurtzen


"Movistar konpainiak euskaldunok 3. mailako bezeroak garela agerian utzi dit gaur. Izan ere, 1004 telefonora deitu dudanean nire sakelako telefonoaren azken fakturari buruzko informazioa jasotzeko, aukera eman didate zortzi hizkuntzatan mintzatzeko (tartean katalana eta galegoa), baina ez euskaraz".

Idatzi osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

Ez da aurreneko aldia prentsaren bidez Movistar salatzen dutena. Duela bi urte, euskara ez zela hizkuntza esan zioten Joanes Aleman bezeroari, eta hark Diario de Noticiasen salatu zuen. Artikulua irakurri nahi baduzu, egin klik hemen (gaztelaniaz dago).

Halakoak ikusirik Semaforoak Mikel Alberroren salaketaren berri eman du Movistarren foroan, eta iragarri digute mezua ezabatu egingo dutela, euskaraz zegoelako, eta honako hau jakinarazi digute:

"Buenos dias

Disculpa que hayamos tenido que eliminar tu post en este foro pero lamentablemente no disponemos de moderadores que hablen euskera. No obstante y en referencia a tu consulta ( la he traducido parcialmente con un traductor on line), comentarte que pese a que es posible que al llamar al 1004 no hayas escuchado la locucion para que eligieras ser atendido en euskera, si que disponemos de operadores que te pueden atender en tu lengua , lo que tienes que hacer es simplemente pedirle al primer agente que te atienda que te transfiera con un agente que hable euskera ,y que si no me equivoco incluso puede dejar configurada tu linea para que la proxima vez que llames al 1004 seas atendido directamente en tu lengua".


Beraz, Movistarrek dio baietz, badutela euskaraz atenditzeko langilerik. Egia ote?

Semaforoak dei egin nahi die Movistarren bezero euskaldunei 1004ra deitu eta euskarazko tratua eskatzeko eta gertatzen dena guri kontatzeko: euskararensemaforoa@gmail.com.

Telefono konpainiekin lotutako beste albiste hauek ere jarri ditugu Semaforoan:

- Telefono konpainiak eta euskara: denak ez dira berdin

- Euskara eta telefono konpainiak (II): ezetz, denak ez direla berdin!

- Telefono konpainia zigortu eta bezero euskaldunari arrazoia eman diote epaitegian

- Orange laranja da, baina guk gorria eman diogu

Read more...

2011/06/20

Orange laranja da, baina guk gorria eman diogu


Orange telefono konpainiari informazioa euskaraz bideratzeko eskatu eta hara zer gertatu zaion herritar bati. Entzuteko, sakatu hirukian.




Mila esker Kontseiluari grabazioa uzteagatik.

Eskatzailearen izen-abizenak "zentsuratu" egin ditugu, interesatuak eskatuta.

Telefono konpainiekin lotutako beste albiste hauek ere jarri ditugu Semaforoan:

- Telefono konpainiak eta euskara: denak ez dira berdin

- Euskara eta telefono konpainiak (II): ezetz, denak ez direla berdin!

- Telefono konpainia zigortu eta bezero euskaldunari arrazoia eman diote epaitegian

Read more...

5.000 lortzeko... trabak


Apirilaren 6tik aurrera, "5.000 baietz" lelopean, aurtengo errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abian dago Tolosalde honetan. Erronka nagusia 5.000 lortzea! Tolosaldeko hainbat eragilek bultzatu zuten kanpaina, 18 udal tartean, iragarkiak lau haizetara zabaldu dituzte... Hala ere, aste honetan gutun bat jaso dugu, eta argi utzi digu denok ez dugula maila bereko borondatea edota baliabideak eskaitzen, euskaldunon eskubideak bermatzeko. Gutunaren egileak eskatu digu izen-abizenik ez argitaratzeko.

Segi irakurtzen



"Jakin dezazun atzo egon nintzela Tolosako Ogasunean errenta-aitorpena egiten eta euskaraz ez zekien teknikaria egokitu zitzaidala (halere, aitorpena bera euskaraz egiteko eskatu nion). Harritu-edo ere egin zen. Bere atzekoa ere erdalduna zen. Ordu eta erdiz atenditu ninduten, beraz, panorama ongi ikusteko modua izan nuen. Gehien-gehienok euskaldunak izan eta euskaraz zuzentzen ginen arren, bi teknikari horien kasuan, ezin. Errenta-aitorpena bera nola egingo zieten herritarrei ez dakit, baina kanpainak alferrik dira pertsonek huts egiten badute, ederki dakigun eran. Horixe nik ikusitako apurra".

(2011ko ekinaren 10ean jasotako gutuna)

Norbaiti gauza bera gertatu zaio? Zein izan da zuen esperientzia? Bidali zuen informazioa helbide honetara: euskararensemaforoa@gmail.com. Garrantzitsua izango da kanpainaren balorazioa egiteko. Mila esker.

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.