Soziolinguistikaren gida sexuala (Txerra Rodriguez)
Ez daukagu barkamenik! Inor "Guía sexual da sociolingüística" euskaratzen ausartzen ote zen galdetu eta hara ustekabea: euskaratuta dago. Barkaezina, gurea.
Txerra Rodriguezek euskaratuta dago gida, izenburu honekin: "Soziolinguistikaren gida sexuala". Ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
Eskerrak Txerrak berak abisua eman digun. Txerra, barkatu gure "ignorantzia" eta mila esker abisua emateagatik!
OHARRA: Argazkia Sexologia zerbitzua blogetik atera dugu. Izan ere, sarean sexuaz ere solastu daiteke euskaraz.
"Galegoak mugatu egiten duela ari gara entzuten berriz ere politikoen ahotan; Kulturako kontseilariak esan zuen. Nolako baloreak ari dira transmititzen gizarteari?"
Argiako beste pasarte euskaratuak ikusteko, egin klik hemen.
Karrajua blogaren bidez, Sendek idatzitako beste artikulu deigarri bat aurkitu dugu sarean: "Guía Sexual da Sociolinguística". Hizkuntzaren normalizazioa sexu-jokoekin, musuekin eta zirriekin parekatzen du galiziarren umore zorrotz horrekin.
Baten bat ausartzen al da euskaratzen?