2011/06/28

Movistarren arreta zerbitzua: atenditzen dute euskaraz telefonoz?


Mikel Alberro donostiarrak telefono konpainiak jarri ditu euskaldunon begipuntuaren xedean. Berrian argitaratutako gutun batean, Movistarrek euskaldunekin duen jarrera salatu du. Hona hemen pasarte bat:


Segi irakurtzen


"Movistar konpainiak euskaldunok 3. mailako bezeroak garela agerian utzi dit gaur. Izan ere, 1004 telefonora deitu dudanean nire sakelako telefonoaren azken fakturari buruzko informazioa jasotzeko, aukera eman didate zortzi hizkuntzatan mintzatzeko (tartean katalana eta galegoa), baina ez euskaraz".

Idatzi osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

Ez da aurreneko aldia prentsaren bidez Movistar salatzen dutena. Duela bi urte, euskara ez zela hizkuntza esan zioten Joanes Aleman bezeroari, eta hark Diario de Noticiasen salatu zuen. Artikulua irakurri nahi baduzu, egin klik hemen (gaztelaniaz dago).

Halakoak ikusirik Semaforoak Mikel Alberroren salaketaren berri eman du Movistarren foroan, eta iragarri digute mezua ezabatu egingo dutela, euskaraz zegoelako, eta honako hau jakinarazi digute:

"Buenos dias

Disculpa que hayamos tenido que eliminar tu post en este foro pero lamentablemente no disponemos de moderadores que hablen euskera. No obstante y en referencia a tu consulta ( la he traducido parcialmente con un traductor on line), comentarte que pese a que es posible que al llamar al 1004 no hayas escuchado la locucion para que eligieras ser atendido en euskera, si que disponemos de operadores que te pueden atender en tu lengua , lo que tienes que hacer es simplemente pedirle al primer agente que te atienda que te transfiera con un agente que hable euskera ,y que si no me equivoco incluso puede dejar configurada tu linea para que la proxima vez que llames al 1004 seas atendido directamente en tu lengua".


Beraz, Movistarrek dio baietz, badutela euskaraz atenditzeko langilerik. Egia ote?

Semaforoak dei egin nahi die Movistarren bezero euskaldunei 1004ra deitu eta euskarazko tratua eskatzeko eta gertatzen dena guri kontatzeko: euskararensemaforoa@gmail.com.

Telefono konpainiekin lotutako beste albiste hauek ere jarri ditugu Semaforoan:

- Telefono konpainiak eta euskara: denak ez dira berdin

- Euskara eta telefono konpainiak (II): ezetz, denak ez direla berdin!

- Telefono konpainia zigortu eta bezero euskaldunari arrazoia eman diote epaitegian

- Orange laranja da, baina guk gorria eman diogu

Read more...

2011/06/26

Hizkuntzen estandarizazioari buruzko DVD-liburua argitaratu du Garabidek



Garabidek hizkuntzen berreskurapenean, hauen estandarizazioak duen garrantzia azpimarrazeko euskara batuaren sorrera eta beharren inguruko bigarren lana argitaratu du. Iazko maiatzean argitaratu zuten aurreneko lana.


Read more...

2011/06/25

Badaukagu euskaraz deklaratzeko eskubiderik Galizian?


Senegaldar bat atxilotu dute Galizian, eta euskaraz deklaratzea eskatu du (EITB.COMetik). Horren harira, honako mezu hau bidali digu posta elektronikoz Koldok:


"Galizian euskaraz deklaratzea eskatu duen pertsonaren kasua bolo-bolo dabil sarean, eta duda bat sortu dit: euskaldun batek badauka legez eskubiderik euskara ofiziala ez den lurralde batean hori eskatzeko?

Nahiko nuke baten batek hori argitzea, mesedez."

Eskertuko genuke erantzunak posta elektronikoz bidaltzea (euskararensemaforoa@gmail.com), facebooken bidez ematea edo albistearekin lotutako erantzunetan jartzea.

Read more...

2011/06/22

Udalekuetan zer? (Maite Asensio)


Udan sartu gara dagoeneko eta iada gurasoek beraien haurrentzako udalekuak aukeratu dituzte. Askotan ez da aukera erraza izaten, izan ere, eskaintza geroz eta zabalagoa da eta ondorioz aukeraketa zailagoa.Baina zein irizpide jarraitzen dute gurasoek udaleku bat edo bestea aukeratzerako garaian? Egia esan ez daukat oso garbi, entzutea gustatuko litzaidaken erantzuna zein den badakidan arren, egiaren beldur naizela esan beharra baitaukat.

Segi irakurtzen




Udako egitasmoek duten garrantziaz jabetzen ote diren da nire duda. Hauetan landuko diren helburuak, gaiak, gurasoek ezagutzen dituzten ere ez dakit. Baina orduan zer begiratzen da udaleku batzuk aukeratzerako garaian? Prezioa, ordutegia, lekua… Agian haurraren heziketan hain funtsezkoak ez diren gauzak begiratzen dira, edo beste muturrera joaten bagara, ingelesa, musika, kirola… lantzea bilatzen dute gurasoek. Hau da, udalekua ez dadila denbora galtze bat izan eta bertatik zerbait ikasirik atera daitezen nahi dute guraso askok eta askok, eta ikasi esaten dut bai, beste udalekuetan ere zentzu askotan aberastuko direla ez baitira konturatzen.

Baina guzti honen erdian non geratzen da euskara? Behar duen garrantzia ematen diogu udako egitasmoetan? Urte guztiko gure asmo eta helburuak ahaztu eta kasu batzuetan euskara ere oporretara bidaltzen dugu? Badirudi euskararen presentzia hutsarekin nahikoa dugula eta ez gara pentsatzen jartzen udaleku horietan gaia nola landuko den, urtean zehar egindakoari jarraipena emango ote zaion edo guztiz kontrakoak diren mezuak jasoko dituzten. Ez gara pentsatzen jartzen, lanean arituko diren hezitzaileak horretarako prestatuak ote dauden, euskara jakitearekin guztia egina dagoela uste baitugu askotan.

Aisialdiak hizkuntza baten normalizazio prozesuan izugarrizko garrantzia du. Hizkuntza esparru guztietara zabaldu eta gauza, polit, interesgarri eta dibertigarriekin lotzea beharrezkoa da, etorkizun batean, haurrak hizkuntza hori erabiltzeko aukera egitea nahi badugu. Udaleku hauetan bizitzen dituzten gauza asko eta asko bizitza guztirako gordetzen dituzte oroimenean, eta hauek euskararekin modu positibo batean loturik badaude, aurrerapauso handia egingo dugu gure hizkuntzaren alde.

Euskara ikasgeletatik atera eta esparru informaletan lantzeko aukera paregabea dugu udaran. Alperrik galtzea pena bat litzateke eta ondorioz, pixkanaka pixkanaka guztiok honen garrantziaz jabetu eta udalekuak aukeratzerako garaian, beste gauzen artean, euskara ere kontutan hartzea espero dut.

Uda ona izan guztiok!

(2011ko ekainaren 23an argitaratu da, aisia.net-en. Egilea gurekin harremanetan jarri da, eta erabil dezakegula jakinarazi digu)

Read more...

2011/06/20

Orange laranja da, baina guk gorria eman diogu


Orange telefono konpainiari informazioa euskaraz bideratzeko eskatu eta hara zer gertatu zaion herritar bati. Entzuteko, sakatu hirukian.




Mila esker Kontseiluari grabazioa uzteagatik.

Eskatzailearen izen-abizenak "zentsuratu" egin ditugu, interesatuak eskatuta.

Telefono konpainiekin lotutako beste albiste hauek ere jarri ditugu Semaforoan:

- Telefono konpainiak eta euskara: denak ez dira berdin

- Euskara eta telefono konpainiak (II): ezetz, denak ez direla berdin!

- Telefono konpainia zigortu eta bezero euskaldunari arrazoia eman diote epaitegian

Read more...

Napartheitb gehiagorik ez! (Eneko Gotzon Ares)



Posta elektronikoz batek baino gehiagok bidali digu EITBrekin Nafarroan gertatzen ari denaren gaineko artikulu hau. Guk blogeratu egin dugu, irakurtzeko aukera izan dezazuen.

Artikuluaren sinatzailea Eneko Gotzon Ares da. Ezin izan dugu berarekin harremanetan jarri, baina, haren hitzei jarraiki, zabalkundea eman nahi diogu. Artikulua Arabatik blogean ere badago. Honatx artikuluaren edukia:

Segi irakurtzen


2009ko ekainaren eta abenduaren bitartean eten ziren emisio analogikoak Nafarroa osoan. Orduz geroztik Euskal Telebista ezin da ikusi Nafarroan. (Irakurri hemen)

Historia honela hasi zen:

2009/07/03



Nafarroako Gobernuak onetsi egiten du ETB-1 eta ETB-2 kanalak Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean, LTDren multiplex berri baten bidez hedatu ahal izatea. Hedatze hori teknikoki ahalbidetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuak konpromisoa hartzen dute Industria, Turismo eta Merkataritza Sailarekin egin beharreko kudeaketak egiteko.

Halaber, hitzarmenaren ildotik, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuak egoki diren kudeaketak egingo ditu arestian aipatutako ETBren kanalak Foru Komunitatearen lurraldean hedatzeko, beti ere bere irudi, ordutegi, marka eta identifikazio-zeinuak errespetatuz. (Irakurri hemen)



Euri asko egin du ordutik eta adarjotze handia izan dela ikusi da. Anzterki baten lehenengo zatia.

Alderdi bateko aktore nagusiak, Franciscok, zein beste alderdikoak, Miguelicok, PPSOEko buruzagiek alegia, bakoitzak bereari eusten dio eta errua bestearena dela esaten du. Biek erraten dute ETB Nafarroa osoan ikusi nahi dutela, baina GEZURRA ARI DU eta ez dute nahi.

Protokoloan hau dago idatzita: “Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartzen du multiplex hori hedatzeko zerbitzua Nafarroako Foru Komunitate osoan emateko merkatuko baldintzetan, euskal telebista publikoari dagokiolarik bi telebista seinaleen (ETB-1 eta ETB-2) garraio eta mantenimenduari dagozkion kostuen ordainketa“.
(Irakurri hemen)

Baina: Ez dute dirua jarri nahi “2010eko urtarrilaren 21ean Espainiako Industria Ministerioak Nafarroarako bigarren multiplexa baimendu zuen.

Baina horren ostean, multiplexak duen 1,5 milioi euroko kostuari egin behar zitzaion aurre, eta Nafarroako Gobernuak berretsi zuen ez duela euro bat ere jartzeko asmorik.



Opnatel telekomunikazioen Nafarroako enpresa publikoaren kalkuluen arabera, bestalde, urtean 993.000 euroko inbertsioa egin beharko litzateke seinalearen zabalkunderako, tresneriaren mantentze lanetarako eta energiarako. Eusko Jaurlaritzak gobernu bakoitzak diruaren erdia jartzea proposatu zuen. Nafarroako Gobernuak, aldiz, honako hau erantzun zuen: «Haiek emititu nahi dute Nafarroan. Haiek izango dituzte ikusle gehiago, eta haiek izango dituzte horri esker publizitate merkatu handiago bat
eta irabazi gehiago
». Horrela justifikatu nahi izan zuten dirurik ez jartzea.” (Irakurri hemen)



Eztabaidak egon dira baina aurrerapausurik ez. Idoia Mendia: “guri zegokigun garraioa eta mantentzea. Beraz, inbertsioa Nafarroako Foru Erkidegoari zegokion“.(Irakurri hemen). 34 orria.



Alberto Catalán: “En dicho protocolo se establecía también que la televisión vasca se comprometía y se obligaba al pago de las cuotas que fuesen necesarias para esa divulgación y desarrollo de la TDT en Navarra. El compromiso del Gobierno de Navarra está cumplido y serán otros los que tengan que explicar los motivos por los que no cumplen lo firmado y aprobado“. (Irakurri hemen). 26 orria.



Tira, egon dira aurrerapausuak bai, baina beste norabide batean. Miguelicoren gobernuak milioi bana euro eman die Canal 4, Canal 6 eta Televisión Popular de Navarra telebista-kate PRIBATUEI 2007., 2009. eta 2010. urteetan.

2007: (Hemen). 12 orria.

2009: http://www.navarra.es/home_es/servicios/descargar-fichero/mhXYcntFyLSP4vzVbZt7f5T4Ptn5b/308of1506concesionteles2009.doc. 2 orria.

2010: (Hemen).70 orria.



2009. urtean “Hiru kateek jasotzen duten diru laguntza euskarazko hedabideena baino 313 aldiz handiagoa da“.(Irakurri hemen)



Eta hori euskarari buruzko 18/1986 Foru Legearen 27. artikuluak hau dioen bitartean: “27. artikulua. 1. Administrazio Publikoek bultzatuko dute euskararen mailaz mailako presentzia komunikabide sozial publiko eta pribatuetan. Horretarako, eta komunikabideek euskara gero eta gehiago eta ohiko moduan erabil dezaten, Nafarroako Gobernuak diruz eta materialez laguntzeko planak gauzatuko ditu.

2. Foru Komunitateak gestionatzen dituen telebista eta irrati emisora eta gainerako komunikabideetan, Nafarroako Gobernuak euskararen presentzia egokia begiratuko du“.(Irakurri hemen).



NaparthEITB gehiagorik ez!!!

Eman ta zabal zazu.

--


Eneko Gotzon Ares


Donostia


Gipuzkoa


Read more...

5.000 lortzeko... trabak


Apirilaren 6tik aurrera, "5.000 baietz" lelopean, aurtengo errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abian dago Tolosalde honetan. Erronka nagusia 5.000 lortzea! Tolosaldeko hainbat eragilek bultzatu zuten kanpaina, 18 udal tartean, iragarkiak lau haizetara zabaldu dituzte... Hala ere, aste honetan gutun bat jaso dugu, eta argi utzi digu denok ez dugula maila bereko borondatea edota baliabideak eskaitzen, euskaldunon eskubideak bermatzeko. Gutunaren egileak eskatu digu izen-abizenik ez argitaratzeko.

Segi irakurtzen



"Jakin dezazun atzo egon nintzela Tolosako Ogasunean errenta-aitorpena egiten eta euskaraz ez zekien teknikaria egokitu zitzaidala (halere, aitorpena bera euskaraz egiteko eskatu nion). Harritu-edo ere egin zen. Bere atzekoa ere erdalduna zen. Ordu eta erdiz atenditu ninduten, beraz, panorama ongi ikusteko modua izan nuen. Gehien-gehienok euskaldunak izan eta euskaraz zuzentzen ginen arren, bi teknikari horien kasuan, ezin. Errenta-aitorpena bera nola egingo zieten herritarrei ez dakit, baina kanpainak alferrik dira pertsonek huts egiten badute, ederki dakigun eran. Horixe nik ikusitako apurra".

(2011ko ekinaren 10ean jasotako gutuna)

Norbaiti gauza bera gertatu zaio? Zein izan da zuen esperientzia? Bidali zuen informazioa helbide honetara: euskararensemaforoa@gmail.com. Garrantzitsua izango da kanpainaren balorazioa egiteko. Mila esker.

Read more...

2011/06/17

Zer da Semaforoa? Nor dira Semaforoa?



1.- Tolosaldeko Euskararen Semaforoak euskaltzaleon bilgune izan nahi du; batez ere, Tolosaldekoena. Beraz, bere burua euskaltzaletzat duen orok tokia du Semaforoan.

Segi irakurtzen


2.- Semaforoaren kanporako irudia bloga da. Bertan, interesgarriak iruditzen zaizkigun edukiak sartzen ditugu. Eduki bakoitzari semaforoaren kolore bat jartzen diogu: euskararentzat eta euskaldunentzat albiste pozgarria bada, semaforo berdea; euskararentzat eta euskaldunentzat kaltegarria bada, gorria. Kolore laranja ere erabiltzen dugu.

3.- Albisteetan egilerik ez aipatzeak esan nahi du Semaforoa dela albistearen egilea; beraz, Semaforoa albiste horien erantzulea izango da, ondorio guztietarako. Albistearen egilea berariaz aipatzen bada, egile hori bera izango da edukien erantzule. Semaforoak ez ditu bere gain hartuko beste batzuek emandako iritziak edo zabaldutako edukiak.

4.- Batez batek zerbait argitaratu nahi badu baina ez badu izen-abizenik nahi, aukera izango du edukia argitaratzeko, baina Semaforoari jakinaraziko dizkio izen-abizenak eta kontakturako bide bat (posta elektronikoa edo telefono zenbakia). Hartara, Semaforoan beti jakingo dugu nor den albistearen egilea, nahiz eta izen-abizenik argitaratu ez.

5.- Semaforoa denon lanaren ondorioa da. Zure hausnarketak, kezkak, haserreak, pozak... jakinarazi nahi badituzu, jar zaitez harremanetan gurekin: euskararensemaforoa@gmail.com.


Read more...

Zorionak zuri, Semaforo! Zorionak guri! Bi urte bete ditugu!


Bi urte bete ditugu, eta beste hamaika betetzeko gogoa daukagu! Udaren bueltan irratira itzultzeko asmoa dugu, baita "gerra" handiagoa ematekoa ere, eta ez bakarrik blogean!

Bi urteko ibilbidean, bloga izan da erreferentzia nagusia, eta, horregatik, urtemuga une aproposa iruditu zaigu albiste bisitatuenak zein izan diren ikus dezazuen:

Read more...

2011/06/16

Euskara saltoki handietan eta bestelako enpresetan: Basagoitiren tesia garaile




Eusko Legebiltzarrean gehiengo osoarekin atera dute aurrera euskara erabiltzen ez duten saltokiei eta abarrei isunik ez jartzeko proposamena. PSEk egindako proposamenari baiezkoa eman diote PPk eta UPyDk.

Segi irakurtzen


PSEk atzo jakinarazi zuen Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileek Estatutuaren Dekretuaren isunak bertan behera uzteko lege ekimena hasi behar zuela, eta ekimen horri babesa eskaini diote bozketaren bidez.

Dekretuak honako enpresa hauek hartzen ditu kontuan: enpresa saltoki handiak, komunikazio operadoreak, tren edota errepide bidezko garraio enpresak, energia hornitzaileak eta finantza erakundeak.

Kontseiluak PSEk, PPk eta UPyDk egindako hautua salatu du, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak Legebiltzarrean bertan egindako adierazpenen bidez. Gainera, Kontsumitzaile eta Erabiltzaile Euskaldunen Dekretuaren betetze mailaren azterketaren emaitzak argitaratu dituzte: 27 enpresatik 16k ez dute betetzen Kontsumitzaileen Estatutua. Kontseiluak egin du azterketa, eta PDF formatuan jaitsi dezakezu hemen.

Dekretuaren aldaketa UEMAk ere salatu zuen, "Balio ez zuena baliogabetu dute" artikuluan.

Azken batean, Antonio Basagoitiren tesia nagusitu da: 2008an adierazi zuen halako neurriak faxistak zirela eta ez zirela onargarriak. Adierazpen horien bideoa ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.>


OHARRA: Argazkia hemendik atera dugu.

Read more...

2011/06/15

Kimika azterketa selektibitatean: Euskaraz egiteak buruko min handiagoa dakar


Zalaparta handia sortu du selektibitateko kimikako azterketak, eta, zer gertatu den ikusita, handiagoa mereziko luke. Idazketa akats bat dela medio, agerian geratu da gaztelaniazko itzulpenen mende egotea dela benetako akatsa.

Read more...

2011/06/14

Haurrak euskaraz erregistratzea: jakin beharreko 10 kontu


Zarautzen euskaraz erregistratutako lehenengo umeak izandako oihartzuna baliatuz, ideia ona iruditu zaigu haurrak euskaraz erregistratzeko aferarekin lotutako 10 jakingarri ematea. Hartara, hobeto jakingo dugu kontua zertan datzan:

Segi irakurtzen


1.- Haur jaioberria erregistratzea derrigorrezkoa da. Gurasoek egin behar duten lehenengo tramite administratiboa da, eta haurra jaio den herriko edo gurasoak bizi diren herriko bake epaitegian edo erregistro zibilean egin behar da.

2.- Haur jaioberria erregistratu gabe, gurasoek ezin dute haurra erroldatu, ezin diote Gizarte Segurantzan alta eman, ezta osasun txartelik lortu ere.

3.- Toki gehienetan, erregistroa liburu batean egiten da, eta liburua gaztelaniaz bakarrik dago. Beraz, umea gaztelaniazko liburuan gaztelaniaz erregistratzen da. Sekula ez da egon euskarazko erregistro libururik.

4.- Erregistroa euskaraz egiteko aukera bakarra hau da: bake epaitegian edo erregistro zibilean inforeg izeneko aplikazio informatikoa instalatzea. Eusko Jaurlaritzak toki batzuetan instalatuta dauka aplikazioa, baina instalatze prozesua behar baino makalako doa.

5.- Legez ez dago inolako oztopo edo trabarik haurra euskaraz erregistratzeko.

6.- Herriz herri izan diren aurrerapenak herritarrek bultzatuta etorri dira (Zarautzen, Oiartzunen, Arrasaten, Usurbilen...).

7.- Aukera duten tokietan, asko dira haurra euskaraz erregistratzen dutenak. Azpeitian, adibidez, 2010ean haurren %64 euskaraz erregistratu zituzten.

8.- Nafarroan ez dago arazorik haurra euskaraz erregistratzeko. Nafarroako herrietan, inforeg instalatuta dute.

9.- Eskualdean, bi tokitan baino ezin da haurra euskaraz erregistratu: Tolosan eta Ibarran.

10.- Guraso izango bazara, haurra euskaraz erregistratzeko ze aukera duzun begiratzea komeni zaizu. Horretarako, UEMAren webgunera jo dezakezu.

OHARRA: Argazkia Sustatu.com-etik atera dugu.


Read more...

Eskola Txikien Festa Abaltzisketan: Zer dio prentsak?


Eskola txikien webgunea joan den igandeko festan argitaratu dena biltzen hasi da: bideoak, artikuluak, argazkiak... Kronikek diotenez, 3.000 lagun inguru egon ginen Abaltzisketan.

Argitaratutakoari bistadizo bat eman nahi badiozu, egin klik hemen.


Bestalde, guri asko gustatu zaigu Lorea Agirrek Berrian egin duen eskola txikien apologia. Artikuluaren izenburua "Txikitasunaz hitz handi batzuk" da eta hemen ikus dezakezu.

Argazkia eskola txikien webgunetik atera dugu.

Read more...

2011/06/13

Haurrak euskaraz erregistratzea: Zarautzen euskaraz erregistratu ahal izango dituzte


Zarautz, 2011ko ekainak 13. Gezurra badirudi ere, egun hau historikoa izango da Zarauzko euskaraldunentzat: lehenengo aldiz erregistratu ahal izango dute haur jaioberria euskaraz. Lorpen historiko horren nondik norakoak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.


Bide batez, mila esker Zarauzko EHEri eta Amezketako semaforokide bati albistearen berri emateagatik.

Noizko egun historikoa Adunan, Amezketan, Iruran, Anoetan, Baliarrainen, Altzon...?

Read more...

2011/06/10

Kontseiluaren udal neurketak: Anoeta Txapeldunen Ligara!


Kontseiluak Euskal Herriko 116 udaletako hizkuntz politika neurtu eta baloratu du. Eta, nola geratu dira eskualdeko udalak?

Anoeta bigarren izan da, eta Txapelduen Ligan jokatzeko moduan da. Altzo, seigarren, UEFA edo Europa Ligan jokatzeko. Biek ala biek "Oso ongi" nota lortu dute.

Villabona-Amasa 25. izan da, eta hark ere "Oso ongi" nota lortu du.

Aduna eta Tolosak "Ongi" nota lortu dute, eta, hurrenez hurren, 28. eta 37. izan dira.

Segi irakurtzen

KONTSEILUAREN SAILKAPENA (LEHENENGOAK)

RANKINA

HERRIA

NOTA

KALIFIKAZIOA

UEMAko kide?

1

AULESTI

9,3855

OSO ONGI

BAI

2

ANOETA

9,3395

OSO ONGI

BAI

3

BERMEO

9,3209

OSO ONGI

EZ*

4

OIARTZUN

9,3126

OSO ONGI

BAI

5

USURBIL

9,254

OSO ONGI

BAI

6

ALTZO

9,2229

OSO ONGI

BAI

7

LEITZA

9,1867

OSO ONGI

BAI

8

ANTZUOLA

9,0567

OSO ONGI

BAI

9

SEGURA

8,7841

OSO ONGI

EZ

10

ORIO

8,7745

OSO ONGI

BAI

* 2010ean atera zen



ESKUALDEKO BESTE HERRI BATZUK

RANKINA

HERRIA

NOTA

KALIFIKAZIOA

UEMAko kide?

25

VILLABONA-AMASA

8,0343

OSO ONGI

EZ

28

ADUNA

7,9994

ONGI

BAI

37

TOLOSA

7,4127

ONGI

EZ


Emaitza guztiak ikusi nahi badituzu, Kontseiluaren webgunera jo eta PDFa jaits dezakezu.

Read more...

XXI. mendean ze toki izan behar dute hizkuntz eskubideek?




XXI. mendean hizkuntz eskubideak zer diren, zertaraklo balio duten eta legedian zer-nolako tokia izan behar duten izan dute hizpide Hizkuntz Eskubideen Behatokiko 'Hizkuntza-eskubideen aitortzarako, bermerako eta defentsarako estrategiak' nazioarteko sinposioan.

Segi irakurtzen


Ekarpenak asko eta oso interesgarriak izan dira, eta semaforoan denak kabitzen ez direnez, parte-hjartzaile baten hausnarketak ekarri nahi ditugu hona. Josep Maria Terricabras Hizkuntz Eskubideen Nazioarteko Adierazpenerako batzordeko buruari Berrian egin diote elkarrizketa, eta, besteak beste, hau esan du: "Hizkuntz eskubideak giza eskubide jotzea ez lizateke aski, baina bai aurrerapauso".

Sinposiumarekin lotutako albiste gehiago ere badaude sarean:

- Hizkuntz Eskubideen Nazioarteko Adierazpenaren berrespena Zuzeun.
- Europako Kontseiluaren "beltzune" berak ikusten ditu Behatokiak (Kulturkliken)
- Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendaria: "Hizkuntz eskubideek ez dute izan pentsatzen zen garapena" (Diario Vascon)

OHARRA: Argazkia "Made in Semaforoa" da. Horregatik da hain ona...

Read more...

2011/06/02

Badira, bai, euskarazko komikiak



Euskarazko komikirik ba ote dagoen ere auzitan jarri du Dani Fanok, eta horren berri eman dugu Semaforoan. Horren harira, mezu hau jaso dugu:

Aupa Semaforozaleak:

ALHONDIGAKOMIK Autoeditatuen topaketetan parte hartuko dugunon zerrenda: argitaratu dute:


Bertan Arte Bizkarra Kulturgintza agertzen da, nire proiektu guztien argitaletxea, babesa eta aterpea.

Diseinuaren etxean "Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen" aurkeztuko dugu, waka-wakaren egunean.
Umore puntu batez institutuen egoera islatzen duen proposamen grafiko eta poetikoa

Honen harira Koldo Arranzek liburuaren azala eskegi du facebookeko esteka batean. Eta batzuk hasi dira klikatzen "atsegin dut".
Niretzat FBkoa nahiko berria eta arrotza da baina ilusioa egiten dit lelokeri horrek.

Honen harira Bilbo Hiria irratiko Berbaz irratsaioan egin digu elkarrizketa Eleder Aurtenetxek (oso ele ederrak Elederrerenak)

Nahi duzuenerako:
Gorka Velasco
artebizkarrakulturgintza@gmail.com

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.