Tolosaldeko eta Leitzaldeko alkateen ziztada jaso du Berria taldeak
Tolosaldeko eta Leitzaldeko 30 udalek euren babesa eman diote Berria komunikazio proiektuari, Berrilaguna kanpainari atxikimendua emanez. Agerraldia egin dute Tolosako kultur etxean, eta bertan bildu da alkateen ordezkaritza zabala, Martxelo Otamendi Berriako zuzendariarekin batera.
Bideoa ikusi nahi baduzu, Berria TBra joa dezakezu.
Hona hemen albiste honekin lotutako beste eduki batzuk:
- "Ziztadak edo euskalgintzaren pintxazoa?" (Patxi Gaztelumendik idatzitako artikuluaren aipamena, Semaforoan, 2012-01-20)
Read more...
- Orona igogailu enpresak web gunea euskaraz jartzeko eskaera egiteko eskatu dute bi blogetan (horregatik argazkia), Aldabataria.net-en eta Euskaraz Ostia!-n. Biek ala biek nabarmendu dute Oronak egoitza nagusia Hernanin duela eta Arrasaten kokatzen den multzo are ezagunago baten partaide dela.
- Lander Iruretagoiena Semaforoarekin harremanetan jarri da, gogorarazteko kanpaina bat jarri zuela abian Travel Cluek informazioa euskaraz bideratzeko. Landerrek bidalitako mezutik hau nabarmendu nahi dugu:
Ez dakit zenbat erabiltzaile izango dituen txartel horrek EHn. Agian, 500.000? Eta horietatik, familia/norbanako euskaldun… demagun 150.000?? Eta horietatik euskaraz konfiguratua… suposatzen dut % oso txikia. Ez daukat ideiarik, baina ahalik eta gehien izatea beharko genuke.
- Guggenheimek antolatzen dituen bisitaldiak gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez soilik eskaintzen dituela ikusita, e-mail bidezko kanpaina bati hasiera ematea erabaki zuen Urtzi Odriozolak, eta bere izenean, mezua idatzi zion museoko arduradunari, eta euskarazko bisitaldiak egitea lortu du, aldabataria.net-en irakurri dugunez.