2012/05/30

Eskola Txikien festa Larraulen, igande honetan!

Aurreko batean jakinarazi genuenez, Eskola Txikien Festa ekainaren 3an izango dugu, eta berriro ere eskualdean: Larraulen! Aurten, gainera, 25 urte beteko dute eskola txikiek. Festari buruzko informazioa (egitaraua...) Gipuzkoako Eskola Txikien web gunean edo Larraulgo Eskolaren web gunean dituzue.

Guk, Semaforoaren hastapenetatik egin dugun moduan, txikia aldarrikatu nahi dugu, eta eskualdeko nahiz eskualdetik kanpoko jendea animatu nahi dugu ekainaren 3an Larraulera joan dadin. Are gehiago, Alkizan gertatutakoa ikusita.

Eskola txikiekin lotutako informazio gehiago nahi baduzue, hemen dituzue esteka interesgarriak:

- Alkizako eskola berriaren asmoa atzera bota du Jaurlaritzak (Semaforoan, 2012-05-04)

- Gipuzkoako Eskola Txikien webgunea (egitaraua, egunaren aurretiko ekimenak...)

- Larraulgo eskolaren web gunea (prentsaurrekoaren bideoa, abestia...)

- "Txikitasunaz hitz handi batzuk" (Lorea Agirreren artikulua, Berrian, 2011-06-17)

- "Herri euskaldunak eta eskola txikiak" (Paula Kasaresen artikulua, Erabili.com-en, 2011-09-01)

Read more...

2012/05/22

NEL ikastaroa Tolosan (Banaiz Bagara)





Banaiz Bagara elkarteak mezua bidali digu, langileak bere lana euskara bete ahal izateko laguntza izan dezan. Mezua irakurri nahi baduzu, egin klik hemen


Zenbat euskara jakin behar du langile batek, eguneroko lanean euskaraz egin ahal izateko? Zenbat, bezeroei euskaraz atenditu ahal izateko? Pentsatzen dugun baino gutxiago. Askotan mekanismo sinple batzuk jartzea baino ez da. Elkarlana euskaraz egiteko bilatzen ditugun oztopoak honakoak izaten dira: nola hasi? Nola eta noiz aldatu hizkuntza? Zein egoeretan? Nola egin aurre egoera horiek sortzen dizkiguten lotsa eta deserosotasunei?

Programa honetan, langileak bere lana euskaraz bete ahal izateko ezinbestekoak ikasiko ditu, hau da, bezeroen arreta euskaraz egiteko behar beharrezkoak direnak, eta enplegatzaileek eta euskal lankideek ikasketa hori errazteko, sortzen diren oztopoak gainditzeko teknikak ikasiko dituzte. Enplegatzaileek eta lankide euskal hiztunek tresna erraz batzuk erabiliz, asko lagundu ahal diezaiokete lanean euskaraz egiteko ikasten ari den langile bati. NEL (Nik ere Euskaraz Lanean) ikastaroan, enplegatzaileek, euskal hiztun lankideek eta euskara ikasi nahi duten langileek elkarrekin ikasten dute lanean eta zerbitzuetan nola egin euskaraz, guztien satisfazioa eta kalitatearen optimizaziorako.

Langileentzako ikastaroa: 14 saio, bi ordukoak bakoitza. Bertan, oinarrizko hizkuntza tresnak ikasiko dira.

Enplegatzaile eta lankideentzako ikastaroa: 4 saio. Ikasten ari den langileari prozesu hori errazteko nola lagundu ikasiko da.

Ikastaro hau guztientzat da irekia eta bereziki egokituta dago euskararen eremutik kanpo datozen langileei. Ikas-materiala euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen da.

INFORMAZIO BILERA IREKIA: 2012ko maiatzaren 24an, 17:00 h, Tolosako Udalean Informazioa eta izen-ematea: Euskara departamendua 943 69 74 53

Antolatzaileak: Tolosako Udaleko Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Batzordea
Saioen emaileak: BANAIZ BAGARA elkartea, EMUN Koop. E.


OHARRA: Argazkia Banaiz Bagara elkartearen blogetik hartu dugu.

Read more...

2012/05/21

Euskal Eskola publikoaren aldeko festa: egun bateko festa erraldoien ereduak goia jo al du?

Sortzen Ikasbatuaz plataformak euskal eskola publikoaren aldeko festa antolatu zuen atzo, eta gauzak ez dira joan antolatzaileek espero bezala, Garan irakurri dugunez.Hona hitzez hitz han irakurritakoa:

Antolatzaileek ohar batean jakinarazi dutenez, euria medio aurreko urteetan baino jende gutxiago joan da eta hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan dituzte. Horrek ondorio ekonomikoak ere eragin dizkie eta horregatik, euriaren erruz etxean geratu direnei beren ekarpena egiteko aukera emateko kontu korronte bat ireki dute Euskadiko Kutxan: 3035.0058.30.058117259.

Tristea da halako ekimenek aurrera egiteko eguraldiaren mende egon behar izatea; are gehiago, Euskal Herrian. Nolanahi ere, ez al da izango festa erraldoien ereduak goia jo duela?


OHARRA: Argazkia ere Garatik hartu dugu.

Read more...

2012/05/16

Kontseiluak mintegia egingo du Tolosan. Etortzeko asmorik?

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak mezua helarazi digu, datorren asteartean egingo duen mintegiaren berri emateko. Deialdia irekia da, eta 18:30etan izango da, Tolosako kultur etxean.

Deialdiaren informazioa osatzeko, power point bat bidali digute. Ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.

Zer? Etortzeko joateko asmorik bai?

Read more...

2012/05/14

Herri Urrats arrakastatsua izan da, eta albiste onak ere ekarri ditu

Senpereko aintzira jendez lepo eta eguraldi ona. Ez dugu besterik behar izaten Herri Urrats arrakastatsua izan dela adierazteko. Baina aurten beste albiste on bat ere izan dugu, Garan irakurri dugunez:

"Bigarren hezkuntzaren ondoren pasa beharreko azterketa ofizialean, baxoan, ikasgai berri bat euskaraz egiten ahalko dute Seaskako ikasleek. Orain arte historia eta geografia besterik ez ziren, baina aurten matematika ere egingo dute gazte euskaldunek. Urte osoko borrokak beste emaitza on bat utzi zuen atzo".

Gainerakoan, atzoko egunari jarraipena emateko, Herri Urratsen web gunean duzue hainbat aukera: abestia jaistekoa, Pirritx eta Porrotxen bideo-klipa ikustekoa...

OHARRA: Argazkia Garatik hartu dugu.

Read more...

2012/05/11

Eta, urtero bezala, Herri Urratsera!

Eta, urtero bezala, Senperera joango gara! Igandean dugu urteroko zita. Egitarauari buruzko argibideak, Herri Urratsen web gunean dituzue.

Semaforoan, duela urte bete Herri Urratsera joateko egin genuen "parodia" ekarri nahi dizuegu gogora.

Read more...

2012/05/10

"Despacito y con vaselina" (Aritz Galarraga)




Aritz Galarraga kazetariak izenburu horren pean ("Despacito y con vaselina") bildu ditu "Ai ama!" saioan gertatutakoarekin lotutako hausnarketak. Kontua da ETB1eko saio horretan gaztelaniaz aritu zela elkarrizketatu bat, Rafael Amargo. Hona hemen ironia fina darabilen pasarte bat:

Baina, lagunok, ez al gara konturatzen, hizkuntzaz beste, Rafael Amargoren gisako izar bat, munduan ezaguna bere, zera, bere, tira, Rafael Amargoren gisako izar bat gure telebistan ikusteko aukera paregabea izan dugula? Ez gara konturatzen ezin berdinduzko zortea izan dugula intelektual handi bat gurean izanda, flamenkoaren mundua goitik behera ezagutzen duena, kapaz dena Camaron, Pepe Habichuela eta Tomatitoren ondotik Las Ketchup aipatzeko, «el euskera es un señor idioma» esan ostean, euskararen sortzetiko zailtasuna aldarrikatzeko, esanez euskaraz jakiteko bertan -Euskal Herrian? EAEn? Donostian? Ai, ama!-ko platoan?- jaio beharra dagoela? Honbre, ez gaitezen izan esker txarreko. Manolo Escobar ekarri izan balute, tira, baina, Rafael Amargo eskaini digutela, eskerrak ematen ari beharko genuke oraino.

Artikulu osoa irakurtzeko, Berriara jo dezakezu.

Read more...

2012/05/08

Euskara prozesu politikoaren agendan egotea galdegin dute

Albiste txar bat: euskara ez omen dago prozesu politikoaren agendan. Hain zuzen ere, horregatik eskatu dute hainbat eragilek agenda horretan sartzea, eta hizkuntza normalizatzeko gutxieneko puntuak aurkeztu dizkiete eragile politikoei. Honako hauek dira puntuak: esku hartzerik ez, lehentasunez elea, ofizialtasuna, berezko estatusa, berezko estatusa eta euskaraz jakin beharra.

Albiste osoa irakurri nahi baduzu, Berria egunkarira jo dezakezu.

Bideoa ere ikusgai jarri dute Berrian. Ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.

Read more...

2012/05/04

Alkizako eskola berriaren asmoa atzera bota du Jaurlaritzak



Jaurlaritzak atzera bota du Alkizako eskola berriaren asmoa, Gipuzkoako Hitzan irakurri dugunez. Apirilaren 24an Jaurlaritzako ordezkariekin izandako bileratik ez zuten ondorio onik atera Alkizako udal ordezkariek. Hitzan diotenez, Jon Umerez alkatea "lur jota" dago, "eraikinaren finantzaketarekin ez bezala, proiektuarekin aurrera egitea espero baikenuen".

Gaur egun, Alkizako eskolan hainbat adinetako 51 haur daude, lau gelatan banatuta, eta, Semaforoaren bidez jakinarazi dugunez, eskola txiki geratu da.  

Jaurlaritzaren erabakiaren ondoren, eskolako gurasoek, irakasleek eta udalak borrokan jarraitzeko asmoa agertu dute. Zuek bai merezi duzuela semaforo berdea. Bat ez, mila!

Eskola Txikien Festara joateko arrazoi bat gehiago, beraz. Eskola txikiekin lotuta beste albiste hauek ere argitaratu ditugu:

- Eskola Txikien Festa aurkeztu dute. Larraulen izango da! (Semaforoan, 2012-04-25)

- Gipuzkoako Eskola Txikien webgunea (egitaraua, egunaren aurretiko ekimenak...)

- Larraulgo eskolaren web gunea (prentsaurrekoaren bideoa, abestia...)

- "Txikitasunaz hitz handi batzuk" (Lorea Agirreren artikulua, Berrian, 2011-06-17)

- "Herri euskaldunak eta eskola txikiak" (Paula Kasaresen artikulua, Erabili.com-en, 2011-09-01)

Read more...

2012/05/03

Beste dimisio bat Jaurlaritzan. Zer gertatzen ari da hizkuntza politikako goi kargudunekin?

Semaforoan, ez dugu oso gustuko "goi politikaz" jardutea, nahiago baitugu egunerokoari eta herritar xumeei lotutako kontuez jardun, baina ez dugu pasatzen utzi nahi gaur bertan Deia egunkariak argitaratu duen albistea: Patxi Martinez de Marigorta Jaurlaritzan Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak dimisioa eman du (gaztelaniaz).

Legealdiko laugarren dimisioa da: lehenago, Ramon Etxezarretak, Igor Kaltzadak eta Eugenio Mujikak eman dute dimisioa.

Askorik ez dakigunontzat harrigarria da dimisio andana hori. Zer gertatzen da Jaurlaritzan hizkuntza politikako goi kargudunekin? Ba al du horrek zerikusirik Jaurlaritzaren hizkuntza politikarekin? Jakingo al dugu inoiz galdera horien erantzunik?

Jaurlaritzarekin lotutako albiste hauek ere argitaratu ditugu Semaforoan:

- "Dekretuz euskalduntzea" ez da euskalduntzea (UEMAren iritzia, Berrian, 2012-01-28)
- Jaurlaritzak ekarpen itzela egin dio euskarazko umoreari (Semaforoan, 2012-03-10)
- Jaurlaritzak beste urrats bat eman du euskaldunon eskubideak zapaltzeko (Semaforoan, 2011-10-06)
- Euskara saltoki handietan: Basagoitiren tesia garaile (Semaforoa, 2011-06-16)
- Paul Bilbaok (Kontseilua) Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenak (Kontseilua.org, 2011-06-16)
- "Balio ez zuena baliogabetu dute" (UEMAren iritzia, Semaforoan, 2010-06-26)

OHARRA: argazkia Deiako albistetik atera dugu.

Read more...

2012/05/02

Hizkuntz exodoa amaitzeko eskatu du Sortzen-Ikasbatuaz-ek


Sortzen-ikasbatuaz-ek Nafarroa Garaian gertatzen ari den egoera bat salatu du: hizkuntz exodoa deitu diote. Kontua da UPN-PSN alderdiek Vascuenceren legeaz egiten duten interpretazioaren arabera Nafarroa Garaiko DBHko ikasle askok herritik atera eta beste toki batera joan behar dutela euskarazko eredu batean ikasteko.

Datuak harrigarriak bezain lazgarriak dira:
    Segi irakurtzen


  1. 1.400 umetik gora daude egunero joan etorriak egiten dituztenak (Sortzen Ikasbatuaz-ek 1.392 zenbatu ditu), bataz beste egunero 20 kilometro egiten dituztenak.
  2. Honek esan nahi du ume guztien artean egiten duten kilometroen batuketa urtean 5 milioi kilometro baino gehiagokoa dela (zehazki, 5.001.462,4 kontabilizatuak). Hau da, ilargira 13 bidai.

  3. Kilometro hauen guztien kostea 751.812 €-koa da, honek suposatzen duen guztiarekin egun. Bataz beste 540 eurotik gora ume bakoitzeko, soilik gasolinan.

    Euskal Herriak Bere Eskola elkarteak bere web gunean argitaratu ditu datuok. Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.