2012/06/11
2012/06/06
Bien fet, Pep (Rober Gutierrez)
Rober Gutierrezek gogorarazi digu mundu osoaren arreta izatean ere ez dagoela zertan hizkuntz dimisiorik egin beharrik. Pep Guardiola Bartzelonako entrenatzaile ohia izan du hizpide Gutierrezek, erabili.com-en argitaratu duen artikuluan:
Nork egin du gauza bera Euskal Herrian? Nork egingo luke?
Futbolarekin eta hizkuntzekin lotutako beste albiste batzuk:
- Baten batek egingo luke Raül Agnék egindako gauza bera Euskal Herrian?
- Ramos, Piqué, katalana, gaztelania eta "andaluziera" (Youtubeko bideoa)
- Bartzelona Futbol Taldeari, eskerrik asko
- Reala eta "Euskararekin bat": hausnarketarako kontu batzuk
Read more...
2012/06/05
Zain dezagun euskararen birika (Maren Belastegi eta Zigor Etxaburua)
Maren Belastegi UEMAko lehendakariak eta Zigor Etxaburua Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendariak artikulu bat argitaratu dute Berrian, euskararen birikak zaindu beharrari buruz. Izenburuak nahiko argi uzten du artikuluaren mamia: "Zain dezagun euskararen birika".
Hona hemen artikuluaren pasarte esanguratsu bat:
Horren gain, UEMA Egunera joateko deia ere egin dute. UEMA Eguna Goizuetan izango da, ekainaren 9an.
Read more...
2012/06/01
"Eskola bizia, herri bizia" dokumentala estreinatuko dute Tolosan
Dokumentala Inaki Alcaldek zuzendu du (Larraulgo Eskola Txikiko gurasoa da). Ordubete irauten du, eta Alcaldek azaldu zuenez, “Off ahotsik gabe, udal eta guraso ordezkarien testigantzek eramaten dute haria aurrera, ahots aniztasunez. Hitzak bakarrik ez, ekintzek ere erakusten dute egunerokotasuna”. Irati Aldazabalek eskerrak eman zizkion Alcalderi “dokumentalaren ametsa errealitate bihurtzeagatik”. Eskola Txikien eredua gizarteratzeko asmoz egin du Koordinakundeak dokumentala.
Trailerra, Larraulgo Eskola Txikiaren web gunean duzue.
Guk, Semaforoaren hastapenetatik egin dugun moduan, txikia aldarrikatu nahi dugu, eta eskualdeko nahiz eskualdetik kanpoko jendea animatu nahi dugu ekainaren 3an Larraulera joan dadin. Are gehiago, Alkizan gertatutakoa ikusita.
Eskola txikiekin lotutako informazio gehiago nahi baduzue, hemen dituzue esteka interesgarriak:
- Alkizako eskola berriaren asmoa atzera bota du Jaurlaritzak (Semaforoan, 2012-05-04)
- Gipuzkoako Eskola Txikien webgunea (egitaraua, egunaren aurretiko ekimenak...)
- Larraulgo eskolaren web gunea (prentsaurrekoaren bideoa, abestia...)
- "Txikitasunaz hitz handi batzuk" (Lorea Agirreren artikulua, Berrian, 2011-06-17)
- "Herri euskaldunak eta eskola txikiak" (Paula Kasaresen artikulua, Erabili.com-en, 2011-09-01)
Read more...
2012/05/21
Euskal Eskola publikoaren aldeko festa: egun bateko festa erraldoien ereduak goia jo al du?
OHARRA: Argazkia ere Garatik hartu dugu.
2012/05/16
Kontseiluak mintegia egingo du Tolosan. Etortzeko asmorik?
Deialdiaren informazioa osatzeko, power point bat bidali digute. Ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
Zer? Etortzeko joateko asmorik bai?
Read more...
2012/05/10
"Despacito y con vaselina" (Aritz Galarraga)
Aritz Galarraga kazetariak izenburu horren pean ("Despacito y con vaselina") bildu ditu "Ai ama!" saioan gertatutakoarekin lotutako hausnarketak. Kontua da ETB1eko saio horretan gaztelaniaz aritu zela elkarrizketatu bat, Rafael Amargo. Hona hemen ironia fina darabilen pasarte bat:
2012/05/08
Euskara prozesu politikoaren agendan egotea galdegin dute
Albiste osoa irakurri nahi baduzu, Berria egunkarira jo dezakezu.
Bideoa ere ikusgai jarri dute Berrian. Ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
Read more...
2012/05/03
Beste dimisio bat Jaurlaritzan. Zer gertatzen ari da hizkuntza politikako goi kargudunekin?
Legealdiko laugarren dimisioa da: lehenago, Ramon Etxezarretak, Igor Kaltzadak eta Eugenio Mujikak eman dute dimisioa.
Askorik ez dakigunontzat harrigarria da dimisio andana hori. Zer gertatzen da Jaurlaritzan hizkuntza politikako goi kargudunekin? Ba al du horrek zerikusirik Jaurlaritzaren hizkuntza politikarekin? Jakingo al dugu inoiz galdera horien erantzunik?
Jaurlaritzarekin lotutako albiste hauek ere argitaratu ditugu Semaforoan:
- "Dekretuz euskalduntzea" ez da euskalduntzea (UEMAren iritzia, Berrian, 2012-01-28)
- Jaurlaritzak ekarpen itzela egin dio euskarazko umoreari (Semaforoan, 2012-03-10)
- Jaurlaritzak beste urrats bat eman du euskaldunon eskubideak zapaltzeko (Semaforoan, 2011-10-06)
- Euskara saltoki handietan: Basagoitiren tesia garaile (Semaforoa, 2011-06-16)
- Paul Bilbaok (Kontseilua) Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenak (Kontseilua.org, 2011-06-16)
- "Balio ez zuena baliogabetu dute" (UEMAren iritzia, Semaforoan, 2010-06-26)
OHARRA: argazkia Deiako albistetik atera dugu.
Read more...
2012/04/25
Eskola Txikien Festa aurkeztu dute. Larraulen izango da!
Guk, Semaforoaren hastapenetatik egin dugun moduan, txikia aldarrikatu nahi dugu, eta eskualdeko nahiz eskualdetik kanpoko jendea animatu nahi dugu ekainaren 3an Larraulera joan dadin.
Eskola txikiekin lotutako informazio gehiago nahi baduzue, hemen dituzue esteka interesgarriak:
- Gipuzkoako Eskola Txikien webgunea (egitaraua, egunaren aurretiko ekimenak...)
- Larraulgo eskolaren web gunea (prentsaurrekoaren bideoa, abestia...)
- "Txikitasunaz hitz handi batzuk" (Lorea Agirreren artikulua, Berrian, 2011-06-17)
- "Herri euskaldunak eta eskola txikiak" (Paula Kasaresen artikulua, Erabili.com-en, 2011-09-01)
Read more...
2012/04/18
Baina euskaldunak ez al dira euskara dakitenak edo/eta euskaraz mintzo direnak?
Read more...
2012/04/02
Aste Santuko oporraldiaren aurretik solasaldia egin dugu Txolarre Irratian
- Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duen asmoa, Diputazioarekin euskara hutsez jardun nahi dutenekin errolda sortzeko:
- Euskara eta ingelesa dakiten elebidunak behar ditugu? galderatik abiatu eta Euskal Herrian gaztelaniarik edo frantsesik gabeko hizkuntz komunitateak sortzeko aukerez eta arriskuez jardun dugu:
- Alegian euskara doan ikasteko esperientzia pilotuaz ere jardun dugu, eta auzolana goretsi dugu:
- Jaurlaritzaren testu itzultzaileak barregura edo negargura eragiten digun izan dugu hizpide, eta hizkuntz normalizazioan diru publikoa nola erabiltzen den kritikatu dugu:
- Euskaraz Bizi Eguna ere gogoratu dugu, eta Sustatuk jasotako polemika ere ekarri dugu gogora:
Read more...
2012/03/26
Villabonan, supermerkatuko kartela euskaraz eta udalarena ele biz

Villabonako Igorrek posta elektronikoz idatzi digu, Villabonako elebitako kartela dela eta. Hau idatzi digu:
Gai honen gainean edo beste baten gainean gogoetarik zabaldu nahi baduzu, idatziguzu helbide honetara: euskararensemaforoa@gmail.com.
Read more...
2012/03/20
Ze itxura eduki behar du euskaldunak?

Aldabataria blogean hausnarketarako beta ematen duen komiki bat aurkitu dugu (sakatu marrazkiaren gainean hobeto ikusteko). Marrazkia Jon Arangurenena da, eta, marrazkia ikustean, galdera hau sortu zaigu: ze itxura du euskaldunak? Eta ze itxura erdaldunak?
Duela urte eta erdi, antzeko egoera bat ekarri genuen blogera: Zergatik ez zuen jakin behar euskaraz? Beltza zelako?
2012/03/12
Manchesterren zoriontzekoa dena Villabonan ere zoriondu behar al dugu?


Semaforoaren facebookean bolo-bolo dabil goiko argazkia: Manchesterren futbol estadioan ateratako argazkia da (Azkue Fundazioari esker izan dugu horren berri), eta kartela ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz dago. Dena da zoriona eta poza, euskarak tokia izan duelako, beste hizkuntza batzuekin batera.

Villabonan, berriz, beste seinale honek deitu du gure arreta (erdiko argazkia). Hori ere euskaraz dago, beste hizkuntza batekin batera. Hori ere zoriontzekoa al da? Arazorik sortuko al luke euskara hutsez balego? Erdaldun petoenak ere ez da du kapazitaterik seinalearen edukia ulertzeko? Seinaleak ele biz jartzea ez al da absurdoa toki batzuetan?
Albiste honek segida izan du. Ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
Duela aste batzuk, Ibarrako seinale batek ere eman zigun elebitasun ereduez hitz egiteko: ikusi hemen.
2012/03/09
ETB Nafarroan: eta orain, zer?

Nafarroan ETBrekin gertatutakoaren harira, bi hausnarketa egin nahi ditugu, ahots gora:
1.-Nola hitz egin daiteke hizkuntzen arteko elkarbizitza naturalaz? Ikusi Zaldieroaren hausnarketa goian) edo ikusi hemen.
2.- Eta orain, zer?
Kasuak zer esana ematen badizu, idatziguzu erantzunen atalean, facebooken edo bidali zure gogoeta posta elektronikoz (euskararensemaforoa@gmail.com).
2012/03/06
Jaurlaritzak ekarpen itzela egin dio euskarazko umoreari: testu itzultzaile automatikoa

Gaztelaniatik euskararako testu itzultzaile automatikoa aurkeztu du Jaurlaritzak, eta guk, gure txokotik, asko estimatu dugu txiste elebidun txarrak egiteko eman digun aukeragatik.
Begira zer-nolako itzulpenak ematen dituen (ezkerrean, gaztelaniaz idatzi duguna, eta, eskuinean, euskarazko baliokidea, negritan):
Muchas gracias: Grazia asko.
Aupa Athletic: Athletic-a altxatzen du.
Arriba España: Goian Espainia.
Abierto mañana y tarde: Bihar eta berandu irekita (klasiko bat)
La prima de mi abuela: Nire amonaren saria.
Hoy hace buen tiempo: Gaur duela denbora on.
Necesito una cazadora de niña: Bat behar dut zamarra neskako.
Amo a Laura: Laura-rako Jabea.
Guk eskerrak eman nahi dizkiogu halako ekarpen umoretsuak egiten dituenari. Hortxe duzue, nahi dituzuen frogak egiteko: www.itzultzailea.euskadi.net.
Testu itzultzailearen gaineko hausnarketa serio eta mamitsuagoak egin nahi badituzue, beste toki hauetara joan beharko duzue: sustatura, erabili.com-era edo Berriara, besteak beste.
Zuzeun, Jaurlaritzaren itzultzailea eta google alderatu dituzte: zein da hobea?
2012/02/28
Euskara eta ingelesa dakiten elebidunak behar ditugu?

Txillardegi hil berriari buruzko blog baten berri izan dugu (http://txillardegi.wordpress.com), eta atentzioa eman digute Txillardegiren esaldi hauek:
"Horra hor xedea, ene ustez, irakaskuntzan ere, pausuka baina irmoki, mamitzen hastekoa. Hirugarren (edo laugarren) hizkuntzen arazoa (eta multzo honetan kokatu behar ditu abertzale denak gaztelania eta frantsesa), eztabaidan jar dezagun".
2012/02/21
Hara! Poliziari euskaraz hitz egitea ez da delitua... ezta Nafarroan ere!

Nobedadea: poliziari euskaraz hitz egitea ez da delitua. Hori ondorioztatu dezakegu Itziar Claver eta Haizea Ramirez Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei gertatutakotik.
Ezabatu eta Euskaraz bizi ekimenaren baitan, Foruzainek identifikatu egin zituzten, eta handik bi hilabetera isuna jarri zizkieten:
- Foruzaingoari euskaraz egitea desobedientziatzat hartu zutenez, 150 euroko bi isun.
- Trafiko seinaleaak eraldatzeagatik, 3.000 euroko bi isun.
Oraintsu jakin dugu desobedientziarekin lotutako isunak bertan behera utzi dituztela. Ez, ordea, besteak.
Beraz, badakizue: poliziarekin euskaraz hitz egitea ez da delitua... ezta Nafarroan ere!
Informazio gehiago nahi baduzu, jo EHEren webgunera. Guk bertatik atera dugu argazkia.
2012/02/20
Iñauterietan murgildu aurretik, solasaldia egin genuen Txolarre Irratian

Iñauterietan murgildu aurretik, solasaldia egin dugu Txolarre Irratian. Honako gai hauetan hausnartu dugu:
Lehenengo zatian, Jaurlaritzak saltoki handietan eta bestelako enpresetan euskararen aldeko neurrien aurka hartutako erabakia izan dugu hizpide.
Bigarren zatian, Leizaola elkargoak egindako bideoen gainean aritu gara, eta horrek diru laguntzen ajeei buruz hitz egitera eraman gaitu.
Hirugarren zatian, Ibaialde ikastolari buruz mintzatu gara, eta Nafarroako Gobernuaren jarrera kritikatu dugu.
Azken zatian, Txolarreren bertso jaialditik abiatuta Egigurenen adierazpen polemikoak izan ditugu hizpide, eta, nola ez, Iñauteriez ere aritu gara. Kezka hau mahaigaineratu dugu: zergatik erabiltzen dute euskaldunek hainbeste erdara juerga eta umore giroan?
























Euskalduna Euskal Herrian bizi den jatorri ez indoeuroparreko Europako herria da, ezaugarri nagusi gisa euskara duena. Halaber, euskaldun euskal hiztunari deritzo. Hain zuzen, euskaldun hitzaren adiera arruntena hori da, «euskaraz dakiena». Euskal Herriko jatorrizko biztanleei euskal herritar edo egun gutxiago erabiltzen den euskotar deritze.