Telepizzak ere euskara baztertzen du propagandan
Kaixo lagunok! Telepizza kateak Tolosan ireki duen denda berria iragartzeko buzoneoa egin dute eta niri helarazi didatena erdara hutsean dago.
Eskaneatu egin dut iragarkia zuek ere ikus dezazuen.

Amezketako Udalak euskararen barne erabilera plana abian du, osoko bilkurak onartu duenetik.
UEMAk diseinatu du plana, eta neurriak abian dira.

Semaforo kideek hilabeteroko bisita egin diogu Txolarre Irratiari. Semaforo gorriak banatu ditugu:
- Semaforo gorria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari eta geure hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko dugun ohitura faltari.
2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia amaituta, oraindik ere haren oihartzunak entzuten dira bazterretan.
Baina, dena ez da txapelketa. Bertsolariek han-hemenka jarraitzen dute, plazaz plaza kantuan, eta saio bakoitzaren ostean, sarritan bueltako bidean saioa aztertzen: gaiak, ateraldiak, entzuleen erantzuna…
Txapelketa nagusi hau baino dezente lehenago (2007-09-19), Berrian idatzi zuen Iratxe Ibarra bertsolari bizkaitarrak entzuleen hotz-beroen gainean. Artikulu horretatik Bizkaiko eta Gipuzkoako entzuleak alderatzen dituen zatiak atera ditugu:
- [...] Izan ere, saioa amaitu ostean, trago bat hartuaz egiten ditugu saioaren gaineko komentarioak, eta gero kotxean normalean beste mintzagai batzuk izaten ditugu, nahiz eta saioari lotuta egon: "Gai jartzailie zelako majue" edo "antolatzailie apur bat pesautxue, ezta?" edo "honeek Gipuzkoako entzuliek zelako epelak dien!".
- Gipuzkoan asko ibili gara bertso-kabaretarekin, eta entzulea oso gertu izan dugu gehienetan, [...]. Eta Bizkaian ez bezala, txaloa "garesti" topatu dugu askotan, salbuespenak izan diren arren (Hondarribia, Zestoa, Antzuola, Errezil...).
- Epeltasun horri buruz sarri egin dugu berba Onintza, Oihane eta hirurok [Onintza Enbeita, Oihane Perea eta Iratxe Ibarrak], eta pare bat arrazoi aipatu izan ditugu:
1.- Kabareteko kideak arabarrak eta bizkaitarrak garela, eta beraz, urrunago sentitu gaituzte, identifikatzeko zailago (bertsokera, hizkera...).
2.- Gipuzkoakoa entzule tradizionalagoa dela. Bertsoa biluzik entzutera ohituta, musika, poesia eta beste elementu batzuk ez dituztela apreziatu, beharbada.
- Edo gipuzkoar batek esan zidan moduan, agian probintzia hiritartzen hasi da, pasibotasunean eroso sentitzen...
- Dena dela, ezin da orokortu. Ez dezatela gipuzkoarrek pentsatu entzule txarrak direnik, exijenteak edo pasibo samarrak baino ez. Gainera, esan beharra daukat entzulerik onenak ere bertan aurkitu ditugula. Ez dauzkagu ahazteko Hondarribiko andre koadrilla eta Antzuolako Gaztetxeko entzule finak.
Horra hor Iratxek botatakoak. Ez dakigu kasualitatea izango den, baina salbuespenen artean ez du eskualdekorik aipatu. Hotzak izan gara beti ala hozten ari gara? Edo, are okerrago, hiritartzen (=ñoñostiartzen) ari gara eta pasibotasunaz gozatzen hasi gara?
©Template by Dicas Blogger.

Eskoletatik abiatutako erasoa
Baina erasoak eta iruzurrak ez dira gutxi; gehiegi aukeran, irakaskuntzaren aferan ere. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetako egoera okerrera doa egunez egun. Azken hamarkadetan indarrean izan den hiru ereduen moldeak huts egin du bete-betean. Ikasleek ez dute euskara ezagutzen ikastetxetik ateratzeko garaian eta datu orokorrak negargarriak dira, 3tik 2 baitira ikasketak bukatzean euskara menperatzen ez dutenak. Egun, Patxi Lopezen gobernua dugu hiru herrialdeotako gidaritza politikoa esku artean duena, eta jada nahiko garbiak dira ekartzekoa zuten “aldaketa” horren ondorioak. Ares eta Bengoa sailburuek lan eskaintza publikoetan euskararen ordurarteko balio urria are eta gehiago jaitsiko dutela adierazi zuten bezala, hezkuntza sailburu Isabel Celaáren eta Jose Ramón Etxezarreta, hizkuntza politikarako sailburuordearen ekinbidea ere guztiz salagarria da.
Batetik, euskara lehentasunezko hizkuntza izango zela zehazten zuen dekretua bertan behera bota dute, eurek asmatutako “gurasoen aukeratzeko eskubidea” delakoaren izenean. Jakin badakigu, gurasoek nahi ala ez, ikasleena dela euskaraz ikasteko eskubidea, baina hori ez du bermatuko Celaáren sailak, ez.
Euskaldun eleanitzak sortuko dituen eredu bakar eta euskalduna du bitarteko helburu, EHEk; hori baita, gaurdaino itotzen gaituen zamaz askatzeko modu egokiena. Hala ere, Jaurlaritzaren iruzur berria ezin dugu kokatu irakaskuntzaren edo ezagutzaren alorretan bakarrik, Jaurlaritzaren erasoak baduelako oinarrian beste elementu garrantzitsu bat; euskal nortasuna desagerraraztea. Ildo horretan, Jaurlaritzak euskararen eta euskal nortasunaren aurkako politika suntsitzaileak eskolatik abiatu nahi dituela salatu behar dugu. Hala, “euskara demokratizatu” ei izatearen eta eskoletako “adoktrinatze abertzalea” ekiditearen aitzakipean, Jaurlaritzak, hizkuntza ordezkapenaren bidez asimilatu nahi du Euskal Herria, edo berari dagokion zatia.
Euskal Herri osoko errealitatea
Bestalde, Euskal Herriaren luze eta zabalari erreparatuz gero, egoera ez doa hobera. Frantziako Estatuak eta euskara onartu ere egiten ez duen legedi baten barruan euskararen aldeko urratsak eman daitezkeela irudikatzeko lana betetzen duen eta beren delagatu lana egiten duen Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) ez dute euskaldunak sortu eta heziko dituen ereduaren aldeko urratsak ematen. Areago, Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako herritarrak analfabeto izatera kondenatzen ditu. EEPk (eta euskara frantsesaren pareko izatearen aurka agertu den EEPko buru, Max Brissonek) euskararen ofizialtasuna ez onartzeaz gain, ez dute beharrezko irakasle euskaldunak egoteko tenorean urratsak emateko borondaterik.
Nafarroa Garaiaren kasua ez da gutxiagorako, izan ere, euskaldunon hizkuntza eskubideak hiru eremutan zatikatzen dituen Vascuencearen Legearen gerizean arituz, hainbat dira euskararen kontra abiatu dituzten erasoak eta iruzurrak. Irakaskuntzaren alorrean ere, ez dira gutxi aipatu oztopoak. HELLO haur eskoletatik hasi, TILL ereduko ikastetxeetatik jarraitu eta lanbide heziketetatik pasatuz, Nafarroako Unibertsitate Publikora (NUP) bidean, zenbaezinak dira ikasleen hizkuntza eskubideen urraketak. Eremu euskaldunean TILL eredua ezartzen joatea eguneroko ogi bilakatu da, ikastolak itxi dituzte, dirulaguntzak ukatu; haur eskoletatik euskara ezabatu dute, ingelesa ikastearen aitzakiapean, besteren artean.
Euskal Herri osorako ofizialtasunean eta hizkuntza politika burujabeetan oinarritutako eta euskaldunak sortu eta heziko dituen eredu bakarra eta euskalduna behar dugu. Zentzu horretan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzen dugu eta honen aldeko dinamikak jarri ditugu, eta jarriko ditugu abian. Betiere, hezkuntza zein euskalgintza alorreko eragileekin elkarlanean, eskoletan euskaldundua izateko bideak zabaltzen joan behar dugu, Eskolak Euskaldundu Herri Ekimena bezalako tresnen bidez. Euskara ezagutzeko eskubidearen defentsan jarraituko dugu lanean, eragileekin ideologizazio lana eginez, herritar, ikasle eta gurasoen kontzientziazioan eraginez, iruzur berrien baldintzatzea erdietsiz eta erantzukizuna dutenekiko salaketa lana eginez.
2010eko Otsailean.
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ