2010/02/02

Euskarazko ahozko tratua bermatuta dago establezimenduen %94an





Eskualdeko Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) herrietan egindako merkataritza kanpainaren datuak eman dituzte jakitera. Kanpaina UEMAk, udalek, Galtzaundi euskara elkarteak eta Kontseiluak egin dute elkarlanean, eta hiru helburu izan ditu:
1.- Establezimenduan euskara zenbat eta zer-nola erabiltzen den jasotzea.
2.- UEMAk merkatari eta ostalarientzako prestatutako euskarazko materiala eskaintzea: euskarazko fakturak, karteltxoak, hiztegiak, zabalik/Itxita txarteltxoak...
3.- Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzea.
Guztira, 116 establezimendu bisitatu dituzte (tabernak, dendak, jatetxeak, farmaziak...), eta sustatzaileek honako datu hauek nabarmendu dituzte:
- 109 establezimendutan bermatuta dago euskarazko ahozko tratua (%94an).
- Oro har, merkatari eta ostalariek estimu handia diote UEMAren eskaintzari.
- Idatzikoari begira, bada oraindik zer hobetua: kartelak, oharrak, agiriak...
Tolosaldeko Hitzak bi orri eskaini dizkio kanpainari. Albistea irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Hitzari albisteari toki hori emateagatik.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.