2010/06/17

"Hitza azti": Euskararekin jolasean, ezkerretik eskubira eta eskubitik ezkerrera


Anoetako herritar batek "Hitza azti" liburuaren berri eman digu. Liburu harrigarria bezain miresgarria, zinez. Izan ere, Iñaki Arranzek hitzen alderik jolasgarriena erakutsi digu "Hitza azti" liburuan.

Hizkuntzaren alde ludikoaren erakusle, liburuaren izenburua: ezkerretik eskubira edo eskubitik ezkerrera gauza bera irakur daiteke!

Hitz jokoak euskara hobeto lantzeko eta ulertzeko modua dela erakutsi digu Iñaki Arranzek, adibide irudimentsu askorekin. Adibideok erabili.com webgunetik hartu ditugu.

Ikusi adibideak



  • Palindromoa: ezkerretik eskuinera zein eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen den hitza. Liburuaren izenburua bera, Hitza azti, palindromo bat da (nahiz eta h letrak palindromo osoa izatea eragozten duen). Nik enara neraman amaren aranekin (Teresa IGEREGI).

  • Monobokalismoa: bokal bat hartu eta horixe bakarrik erabili ahal izatea, nahi beste kontsonante lagun dituela. Inki-minki ikiriki kirik. Triki-miki indibiri kirrik. Kili-kili jili-jili irrik (Joxantonio ORMAZABAL).

  • Antanaklasia: hitz pare homonimoak (berdin idatzi arren esanahi ezberdina duten hitz pareak, alegia) esaldi batean paratzea. Politikan ez dago gauza politikan! (LAZKAO TXIKI).

  • Anagrama: Hitz bateko letrak nahastu eta beste hurrenkera batean jarrita sortzen den hitza. Probie, pobrie.

  • Asmatitzak: Eskribizitzen, izkhiriatzen, idihazten jarrahituko drugu gruk ofikzio lagun iragurgarriok (Joseba SARRIONANDIA).

  • Sintaxia / Morfología lardaskatzea: Salgai naukagu (Iñaki SEGUROLA).

  • Zentzu biko esaldiak: Zuk eta biok badugu zerbait komunean, maitea (Joxerra GARZIA).

  • Eten nahasiak: Zer uko Loreak, zeruko loreak zeru koloreak baditu? (Anjel LERTXUNDI).

  • Metaketa: Nola geroko benturaren benturan benturaturik galtzen garen (AXULAR).

  • Hitz eskailerak: Horrekin da mundu bat hasten, hazten, hezten, hesten eta bukatzen (DAVANT-IRATZABAL).

  • Errima errebesak: Xentimoko xentimentuak (JosAnton ARTZE).

  • Hitz beteak: Kafka sentitzen naiz, garbi-garbi, f bat gorabehera (Juan Kruz IGERABIDE).


0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.