Badaude eremu batzuk konkistatu ez ditugunak

Azkenaldian, hizkuntzek behar dituzten eremuen gaineko artikulu interesgarriak ari dira argitaratzen. Horien artean, Beñat Gaztelumendik Berrian idatzitakoa nabarmendu nahi dugu: "Hizkuntzak eta eremuak".

Azkenaldian, hizkuntzek behar dituzten eremuen gaineko artikulu interesgarriak ari dira argitaratzen. Horien artean, Beñat Gaztelumendik Berrian idatzitakoa nabarmendu nahi dugu: "Hizkuntzak eta eremuak".

Semaforoaren lagun adunar batzuen bidez Hiromi Yoshida japoniar euskalduna ezagutu dugu. Badira urte batzuk euskaraz hitz egiten ikasi zuela, eta orain euskarari buruzko ikerketak egiten dihardu. Hori dela eta, laguntza eskatu digu.

Edurne Alegria Aierdi itzultzaileak euskaraz jarduteko aukerari buruz hausnarketa interesgarria egin du Gara egunkarian. Egun indarrean dagoen elebitasun orekatuaren diskurtsoa kritikatu du, eta euskararen normalizazioan beste fase batera pasa beharra aldarrikatu.
Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.
ETB1eko ikusle kopuruaren gainbehera ikusita, Maixol Arregirekin akordatzen naiz.
Maixol Arregik ez du uste gero eta telebista digital gehiago edukitzeak ETB1en gainbeheran eraginik duenik.
Maixol Arregik ez du uste ETB2k ETB1i zuzeneko konpetentzia egiten dionik eta ikusleak kentzen dizkionik.


Durangoko Asierrek AEKn eman du izena, baina ez da ikasle arrunta. Ez, horixe! Astero bideo bat jarriko du Youtuben, nahi duenak berak egindako akatsak zuzentzeko.
Dagoeneko igo ditu pare bat bideo. Ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.

Aurtengo Nafarroa Oinez Atarrabian izan da, "Munduz mundu" lelopean. Joan ginenontzat nahiz joan ez zirenentzat badago aukera oraindik haiei laguntzeko: Webgune bat ireki dute, eta, bertan, "Txikiak handi manifestua" jarri dute, hizkuntz txikiek ere bizirik iraun behar dutela aldarrikatzeko.
Helburua ahalik eta lagun gehienak sinatzea da. Sinatu nahi baduzu, sartu webgunean "Txikiak mundura" atalean.

AEK-koak Semaforoarekin jarri dira harremanetan, "Atera arbela kalera!" ekimenaren berri emateko.
©Template by Dicas Blogger.

Hiromik hiru galdera hauei erantzuteko eskatu digu:
1) Orain arte ikusi duzun euskarazko pelikulak zein dira? (Pelikulan bertan euskaraz egiten diren pelikulak)
2) Horien arten zein izan duzu gustukoena? Eta zergatik gustatu zaizu gehien?
3) Euskarazko nobela eta ipuinen artetik, zein da gustukoen duzuna? Eta zergatik?
Galderen erantzunak honako helbide honetara bidali behar dituzu: udaberria7@aoni.waseda.jp
Lagunduko diozu, ezta? Nola ez!