2011/01/04

Zazpi urteko haurra sar liteke edo ez?



Mezu hau bidali digu Aizbea Renteriak, Bermeotik:

Herenegun BECek dagoen umeentzako gabonetako parkera joan ginen, PINera. Bertan geziak jaurtitzeko txokora heldu ginen eta 7 urteko semeak jaurti nahi zuela esan zidan. Nik, kartela begiratu eta ezetz esan nion, 8 urte behar zirela. Egia esan ez nuen testua irakurri, zenbakiari baino ez nion erreparatu.

Segi irakurtzen


Baina gure umea euskaraz irakurtzera ohituta dago eta gainera bere begien parean zuen kartela (ikusi goialdeko argazkia): "8 urtetik beherakoentzako sarrera"



-Bai ama, nik sartu ahal dot.



Kartela arretaz irakurri eta baietz esan nion, barrura! Zer egingo nuen, ba? Benetan gaztelaniazkoa ondo dagoena dela jakin arren semearen aurrean euskarazkoari balioa kendu? Ezta pentsatu ere! Gainera, birritan jaurti zuen!



Arrazoi osoa duzu, Aizbea! Eta, zuek, kontuan hartu gure betiko aholkua: halakoak aurkitzen badituzu, hartu kamera, atera argazkia eta bidali semaforora (euskararensemaforoa@gmail.com).

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.