Hizkuntz exodoa amaitzeko eskatu du Sortzen-Ikasbatuaz-ek
Sortzen-ikasbatuaz-ek Nafarroa Garaian gertatzen ari den egoera bat salatu du: hizkuntz exodoa deitu diote. Kontua da UPN-PSN alderdiek Vascuenceren legeaz egiten duten interpretazioaren arabera Nafarroa Garaiko DBHko ikasle askok herritik atera eta beste toki batera joan behar dutela euskarazko eredu batean ikasteko.
Datuak harrigarriak bezain lazgarriak dira:
-
1.400 umetik gora daude egunero joan etorriak egiten dituztenak (Sortzen Ikasbatuaz-ek 1.392 zenbatu ditu), bataz beste egunero 20 kilometro egiten dituztenak.
-
Honek esan nahi du ume guztien artean egiten duten kilometroen batuketa urtean 5 milioi kilometro baino gehiagokoa dela (zehazki, 5.001.462,4 kontabilizatuak). Hau da, ilargira 13 bidai.
-
Kilometro hauen guztien kostea 751.812 €-koa da, honek suposatzen duen guztiarekin egun. Bataz beste 540 eurotik gora ume bakoitzeko, soilik gasolinan.Euskal Herriak Bere Eskola elkarteak bere web gunean argitaratu ditu datuok. Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.
Segi irakurtzen
0 erantzun:
Post a Comment