2012/03/31

7.000 lagun elkartu dira Baionan, euskararen ofizialtasunaren alde


7.000 lagun inguru elkartu dira Baionan egin den manifestazioan,
Berrian irakurri dugunez (argazkia ere bertatik atera dugu). Manifestazioa Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak antolatu dute, eta eragile ugariren babesa izan du.


Frantziar estatuko beste toki batzuetan ere jendetsuak izan dira elkarretaratzeak, deiadar.org webgunean irakurri dugunez: 6.000 lagun Perpynianen, 12.000 Kemperren , 3.000, Estrasburgen , 30.000 Tolosan eta 7.000 Baionan.

Baionako manifestazioaren hasiera ikusi nahi baduzu, egin klik hemen. Eta deialdia indartzeko Kontseiluak sareratu duen bideoa hementxe daukazu:

Euskalgintzaren deiadarra from Euskararen Kontseilua on Vimeo.

Read more...

2012/03/27

Baionan dugu zita euskaltzaleok


Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak manifestazioa eta Euskal Konfederazioak manifestazioa antolatu dute Baionan martxoaren 31rako. Deiadar manifestazioaren leloa "Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat" izango dela azaldu dute Bilbon egindako prentsaurrekoan.
Kontseiluaren zuzendaritzak agerraldia egin du deialdiaren berri emateko eta euskaltzale guztiak bertan parte hartzera gonbidatzeko.


Prentsa ohar baten bidez, UEMAk jakinarazi du bat egiten duela deialdiarekin. Manifestazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Baionako Xaho kaitik, eta Frantziako beste toki batzuetan ere deialdiak egin dituzte hizkuntza gutxituen aldeko beste eragile batzuek.

Joango zara, ezta? Dudatan bazaude, seguru bideo honek gogoa piztuko dizula:

Martxoak 31 Deiadar manifestazioa, denok Baionara! from Euskararen Kontseilua on Vimeo.

Read more...

Tolosako Udalak gaztelaniaz jarri du iragarki bat prentsan (Euskaraz ostia)


Euskaraz ostia blogean Tolosako Udalak prentsan iragarki bat erdaraz jarri duela salatu dute. Honako hitz hauek erabili dituzte:

Gipuzkoa soziologikoki espainiartzeaz harrotzen den egunkari berdinean, Goierri bezala euskaldunenetakotzat jotzen den eskualde batean eta honetan ere Bilduk kudeaturiko udal baten eskutik, hiru hitz euskaraz eta eduki osoa erdara hutsean duen iragarkia argitaratu baitzuen atzo Tolosako udalak.

Noiz eta ezagun den Semaforoa bezalako bitartekoekin Tolosaldean elebikeria gainditzeko dinamikak sustatzen ari direnean, marka da gure hizkuntza baztertuz espainolaren erabiltze hau. Marka penagarri bezain salagarria!

Hona hemen Tolosako Udalaren hizkuntz erabilerarekin lotutako beste albiste batzuk:

- Tolosako Udalak semaforo gorria berde bihurtu du (Semaforoan, 2011-11-03)

- Ze hizkuntza politika du Tolosako Udalak kale seinaleetarako? (Semaforoan, 2011-09-14)


Read more...

2012/03/26

Villabonan, supermerkatuko kartela euskaraz eta udalarena ele biz


Villabonako Igorrek posta elektronikoz idatzi digu, Villabonako elebitako kartela dela eta. Hau idatzi digu:

Semaforoan ikusi det nola atera diozuen argazkia Villabonako Udalaren kartel bateri (eta Manchesterrekoari). Kuriosoa iruditzen zait udalaren kartela euskeraz eta castellanoz egotea eta supermerkatu batekoa euskeraz bakarrik. Nik uste det absurdoa dala gauza batzuk bi hizkuntzatan jartzea, eta are gehiago udalak hori egitea eta supermerkatuak ez. Supermerkatua euskaltzaleagoa da udala baino?

Gai honen gainean edo beste baten gainean gogoetarik zabaldu nahi baduzu, idatziguzu helbide honetara: euskararensemaforoa@gmail.com.

Read more...

Herritarrek Aldundiarekin harremanak euskaraz izateko, errolda bat sortuko du Aldundiak


Gipuzkoako Foru Aldundiak diputazioarekin harremana euskaraz izan nahi dutenen errolda egiten hasiko da, hainbat hedabidetan irakurri dugunez. Horretarako, errenta aitorpenaren kanpaina baliatuko du Aldundiak.

Berrian irakurri dugunez, Zigor Etxaburua Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendariak hau adierazi du: "Egun, kasu askotan, hori ez da posible, eta, alde horretatik, euskaldunak daude baztertuta".

Azkenik, hausnarketa pare bat: 2012an, Euskal Herriko herrialde batean euskaldun batek Euskal Herriko erakunde publiko batekin harremana euskaraz izateko aurrepausoak emateak semaforo berdea merezi du? Zergatik ez sortu euskara hutsez nahi ez dutenen errolda bat?

OHARRA: Argazkia Berriatik atera dugu.

Read more...

2012/03/21

Topagunean federatutako tokiko hedabideek TOKIKOM enpresa eratu dute




Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko bazkide diren 19 hedabidek (tartean Galtzaundi) eta Topaguneak berak TOKIKOM enpresa sortu dute. 2009an hasitako bideari jarraiki, enpresa berria tokiko hedabideen etorkizuna elkarlanean diseinatzeko tresna izango da.

Informazio gehiago nahi baduzu, Galtzaundiren webgunera jo dezakezu.



Read more...

2012/03/20

Ze itxura eduki behar du euskaldunak?


Aldabataria blogean hausnarketarako beta ematen duen komiki bat aurkitu dugu (sakatu marrazkiaren gainean hobeto ikusteko). Marrazkia Jon Arangurenena da, eta, marrazkia ikustean, galdera hau sortu zaigu: ze itxura du euskaldunak? Eta ze itxura erdaldunak?

Duela urte eta erdi, antzeko egoera bat ekarri genuen blogera: Zergatik ez zuen jakin behar euskaraz? Beltza zelako?

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.