2012/03/27

Tolosako Udalak gaztelaniaz jarri du iragarki bat prentsan (Euskaraz ostia)


Euskaraz ostia blogean Tolosako Udalak prentsan iragarki bat erdaraz jarri duela salatu dute. Honako hitz hauek erabili dituzte:

Gipuzkoa soziologikoki espainiartzeaz harrotzen den egunkari berdinean, Goierri bezala euskaldunenetakotzat jotzen den eskualde batean eta honetan ere Bilduk kudeaturiko udal baten eskutik, hiru hitz euskaraz eta eduki osoa erdara hutsean duen iragarkia argitaratu baitzuen atzo Tolosako udalak.

Noiz eta ezagun den Semaforoa bezalako bitartekoekin Tolosaldean elebikeria gainditzeko dinamikak sustatzen ari direnean, marka da gure hizkuntza baztertuz espainolaren erabiltze hau. Marka penagarri bezain salagarria!

Hona hemen Tolosako Udalaren hizkuntz erabilerarekin lotutako beste albiste batzuk:

- Tolosako Udalak semaforo gorria berde bihurtu du (Semaforoan, 2011-11-03)

- Ze hizkuntza politika du Tolosako Udalak kale seinaleetarako? (Semaforoan, 2011-09-14)


1 erantzun:

Tolosako Udalari (Euskaraz Ostia! blogean argitaratutako erantzuna),  10:22  

Albiste honekin hainbat kontu daude:

1.- Tolosako Udalak ez du zertan iragarkia Diario Vascon argitaratu. Hori egin/egiten badu, erabaki bat hartu duelako da.

2.- Tolosako Udalak zenbat diru ematen die hedabide elebakar erdaldunei iragarkien truke? Kontu horiek publikoak dira?

3.- Tolosako Udalak zenbat diru ematen die euskarazko hedabideei iragarkien truke? Kontu horiek publikoak dira?

Ondo legoke Udaleko ordezkari politikoek hori ahalik eta azkarren argitzea, orduan jakingo baitugu Tolosako Udala eta udal gobernua euskaltzaleak diren edo ez.

  ©Template by Dicas Blogger.