ONGI ETORRI GURE TXOKORA!!!
Honaino iritsi bazara, jakingo duzu honezkero zein den “Semaforoak euskaraz” kanpainaren helburua. Semaforoz semaforo ikusi dituzun kartelek blog baten berri eman nahi zuten. Baina nondik nora sortu da ideia hori?
Segi irakurtzen
2009ko ekaina. Egun sargoritsua Villabonan, edo Tolosan, edo Ikaztegietan, edo Alegian, edo Altzon (azken batean, zer axola du non?). Tolosaldeko herri batzuetako euskaltzale batzuk elkarri begira, euskara hizpide, etsi samar.
Batek (Iñaki deituko diogu): “Jendeak uste du dena eginda dagoela, euskara normalizatuta dagoela, eta begira: normal bizi diren bakarrak erdaldunak dira”.
Beste batek (Leire deituko diogu): “Gure herrian ere gauza asko dago egiteko, eta hori herri euskaldun-euskalduna dela, e? Baina jendea ez dek konturatu ere egiten. Total, ume guztiek egiten ditek euskaraz, ezta? Bada, horrekin, kito. Dena eginda zagok”.
Beste batek (Asier deituko diogu): “Eta begira zenbat gauza dagoen egiteko: trena hartu det eta rebisoreak gaizki begiratu dit euskaraz egiteagatik, trenean sartu naiz eta ikastolako haurrak jo ta fuego gaztelaniaz entzun ditut, medikuarengana joan naiz eta esan dit berak ez duela euskarazko perfil linguistikorik atera behar eta gaztelaniaz hitz egitera behartu nau (“en cristiano”), herriko supermerkatu berrian dena erderaz dago, eta inork ez dizu egun on ere euskaraz esaten, eta...”
Leirek: “Bueno, jendea hortxe zagok, zer gertatu zain bezala. Akordatzen Egunkaria itxi zutenean zer gertatu zen? Jende pila bat atera zuan kalera. Horrek esan nahi dik egon badagoela jendea, baina zerbaiten zain daudela aktibatzeko”.
Beste batek (Maider deituko diogu): “Bai, ederra bota dek! Jendea, bai, joan huan manifestazioetara eta bestelako mobilizazioetara, eta handik pare bat egunera denak Marca eta Diario irakurtzen. Orain ere zenbat jendek entzuten dik Txolarre Irratia eta zenbatek Cadena Ser edo Radio Euskadi?”
Beste batek (Miren deituko diogu): “Bueno, hi, ez amargatu festa, e? Nahikoa dinagu. Egingo dinagu pixkanaka-pixkanaka.”
Iñakik: “Bai? Eta zer egingo dugu, ba? Elkarri begira egon eta zerbezak edan? Martxa honetan, hori baino ez dugu egingo: hitz eta pitz jardun eta kito.
Beste batek (Txomin deituko diogu): Aizue, lasaitu, mesedez. Zer egin dezakegun? Egin dezatela egin behar dutenak: Ez al ditugu, ba, ikastola, euskaltegia, udaletako euskara zerbitzuak eta ez-dakit-zenbat jende gehiago hori egiteko? Bada, egin dezatela, beraien lana da-eta.”
Orain arte beste bat isil-isilik egon da (Aitzol deituko diogu), eta hitza hartu du: “Ba nik uste det zeozer egin beharko genukeela, eta, gainera, askorik itxoin gabe.”
Leirek: “Ados. Baina, zer egin dezakegu?”
Aitzolek: “Zer iruditzen zaizue blog bat egingo bagenu?”
Beste guztiek, denek batera: “Blog bat? Zer da hori?”
Aitzolek azalpena eman die eta inork ezetz esan ez duenez, aurrera egin dugu, eta bloga sortzera ausartu gara. Bloga sortzeko ideiak “semaforoak euskaraz” kartela ateratzera eraman gaitu eta horrek guztiak zu hemen egotera. Ez da txarra, ezta?
Bada, badakizu, bloga hemen dago, eta aurrerantzean zure esku dago blog hutsa izatea edota Tolosaldeko euskaldunen bilgune izatea.
Bada, horixe: zure esku parte hartzea edo ez. Txominek, Leirek, Maiderrek, Iñakik, Asierrek eta Aitzolek (ze inporta dute izenek?) parte hartzea nahiko genuke. EKIN!!!

7 erantzun:
Zorionak kanpainarengatik! semaforo gorrietan gidariak mukiak kentzen ikusi beharrean, ze ostia da kanpaina hori galdetzen jartzea ez da gutxi! Jakinmina sortu duzue... Eutsi goiari! Hurrengoaren zain
Ramox
Mundiala kapaina! Zorionak bultzatzaileei.
Espero det aurrerantzean ere orain arte bezain orijinalak izatea.
Zorionak kanpainagatik.
Bueno, hasteko eta orain ikusi berri dudalako. Tolosandblus, blues jaialdiko weborrian musikarien fitxak gazteleraz daude, baita euskerazko atalean ere.
Horrelako salaketak egiteko, onena posta elektronikoz mezu bat bidaltzea da. Bidali mezua helbide honetara: euskararensemaforoa@gmail.com
Oso ona kanpaina, neska-mutilok!
Animo eta eutsi goiari, ta zorionak!
"Haga su comentario" ezartzen dit hor gainean.
Edo "Publicado por Tolosaldeko euskalgintza", eta "5 comentarios"...
Euskaraz nola eginarazi bloga berari?.
Nik ere jakin nahiko nuke testutxo horiek euskaratzerik badagoen. Nork bere ordenagailutik egin behar du edo zuek egin dezakezue hori?
Post a Comment