2011/02/23

AEK ez dago biluzik Nafarroan






Helios Del Santok idatzi digu. AEKren zuzendaritzakidea eta Nafarroako eleduna da, eta hau kontatu digu:

Azken egunotan bideoa iragartzen duen promo sorta zabaldu izan dugu. Arrakasta polita izan dute; aste bakar batean, bideoaren promozioak 8.000 ikustaldi baino gehiago izan dituelako. Gaurkoan bideoa bera zabaltzeko unea iritsi da.

Hona hemen linka: http://www.blogak.aek.org/nafarroakoeuskaltegietatik/

Segi irakurtzen



Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikaren ondorioz; euskaltegion diru laguntzak oso desegokiak dira. Egoeraren larria aztertuta behar-beharrezkoa da aldaketa bat Gobernuaren jokaeran. Hala eta guztiz ere, zorionez, euskaltegion lanak, ahalik eta nafar gehien euskalduntzearenak, indartsu jarraitzen du, herritarrek ederki babesten dutelako haien zeregina.

Dena den, esaten den bezala, hitzek baino askotan irudiek hobeki azaltzen dutelakoan, goza ezazue bideoarekin eta, azkenik, bideoa ahalik eta gehien zabaltzea eskertuko genizueke.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.