2011/02/11

Euskararen arnasguneei buruzko hausnarketak zabaltzen dabil Dabid Anaut


Dabid Anaut Leitzako euskara teknikariak euskararen arnasguneei buruzko hausnarketak zabaltzen dabil aspaldi honetan. Aste honetan, Orion eman du hitzaldia. Semaforoan, bere lana ekarri genuen gogora, "Gune euskaldunak XXI. mendean: badago zer hausnartua" albistearekin.

Segi irakurtzen


Gogoetak nondik nora doazen ikusteko, Berrian Dabidi egin diote elkarrizketatik entresaka batzuk egin ditugu. Hona hemen zer dioen gai jakin batzuez:

- Arnasguneez: "Arnasgune deitzen diegu herri euskaldunei, euskarak arnasa hartzen duelako horietan, eta herriok ere arnasa ematen diotelako euskarari bere osotasunean".

- Arnasguneak blindatzeaz: "Ezinbestekoa da, beraz, guneok babestea, euskararen egoera blindatzea. Baina ezin dugu haien bizkarraren gainean jarri euskararen etorkizun osoa".

- UEMAz eta guneez: "Euskara nagusi den guneak behar direla planteatu du UEMAk sortzetik. Guneok sozialak eta birtualak ere izan daitezke, baina espazio hegemonikoak behar ditu euskarak, azken boladan euskalgintzan mopdan jarri den terminoa erabiltzearren".

- Udalerri euskaldunez: "Arnasgune bakoitza leku bat da, baina interesgarri litzateke horiek batzea. [...] Baina hemen [udalerri euskaldunetan] euskara bizi-bizi dago, eta hemengo bizitasuna ez dago beste inon. Euskalgintza zalantza garai batean dago. Urteetako esperientziaren ondorioz, mila planteamendu daude. Nirea denetan zailena da: sintesia. Eredu zaharra eta berria, identitatea eta pragmatika, emozioak eta ideologia, intuizioa eta planifikazioa... Horiek denak sintetizatu behar ditugu.

- Egin behar dugunaz: "Euskararen aldeko gauzak egin beharrean, gauzak euskaraz egin behar ditugu".

Berrian egin dioten elkarrizketa osoa irakurtzeko, egin klik hemen, eta lan osoa deskargatzeko, hemen (PDFa).

Dabiden argazkia Argia.com-etik atera dugu.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.