"Euskaraz bizi nahi dut" liburuaren aurrerapena egin du Kontseiluak Durangon
"Euskaraz bizi nahi dut" liburua aurkeztu du Kontseiluak Durangon. Liburuan, euskaraz bizitzearen aldeko dinamikaren barnean hainbat arloko jendea egiten ari da ekarpena. Guztira, hogeita bat idazlek eta beste hainbat ilustratzailek sortutako testuekin eta marrazkiekin osatutako liburua da.
Euskaraz bizi nahi dut liburua hemendik aste batzuetara argitaratuko den arren aurkezpen-aurrerapen bat egin da Durangoko Azokan. Liburuan parte hartu duten hogeita bat idazle horietatik lau gonbidatu izan dira aurkezpen honetan: Aurelia Arkotxa, Yolanda Arrieta, Unai Elorriaga eta Castillo Suarez. Idazle bakoitzak liburuan argitaratuko den bere testua irakurri du, euskaraz bizitzeko nahi hori islatzen dute testuetan.
Informazio gehiago nahi baduzu, jo Kontseiluaren webgunera. Argazkia ere bertatik atera dugu.
0 erantzun:
Post a Comment