2011/12/20

Kirol eta aisialdiko esatari izateko ikastaroa antolatu dute Mintzolan




Ez al duzu inoiz tentaziorik izan kirol eta aisialdiko esatari lanetan aritzeko? Hementxe duzu aukera! Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuak urtarrilean antolatuko dute Kirol eta aisialdiko esatarientzako ikastaroa.

Kirol eta aisialdi ekitaldietarako aurkezle euskaldunak prestatzeko teknikak eta baliabideak eskainiko dituzte ikastaroan. 2012ko urtarrilaren 14tik martxoaren 24ra izango da Mintzola Fundazioaren egoitzan, Villabonan. 40 ordutako iraupena izango du.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo Diputazioaren webgune honetara.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.