Manchesterren zoriontzekoa dena Villabonan ere zoriondu behar al dugu?
Semaforoaren facebookean bolo-bolo dabil goiko argazkia: Manchesterren futbol estadioan ateratako argazkia da (Azkue Fundazioari esker izan dugu horren berri), eta kartela ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz dago. Dena da zoriona eta poza, euskarak tokia izan duelako, beste hizkuntza batzuekin batera.
Villabonan, berriz, beste seinale honek deitu du gure arreta (erdiko argazkia). Hori ere euskaraz dago, beste hizkuntza batekin batera. Hori ere zoriontzekoa al da? Arazorik sortuko al luke euskara hutsez balego? Erdaldun petoenak ere ez da du kapazitaterik seinalearen edukia ulertzeko? Seinaleak ele biz jartzea ez al da absurdoa toki batzuetan?
Albiste honek segida izan du. Ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
Duela aste batzuk, Ibarrako seinale batek ere eman zigun elebitasun ereduez hitz egiteko: ikusi hemen.
3 erantzun:
(Manchesterreko argazkiari buruz)
Hori da detailea, hori, baita ere haiek jarritako prezioak 34 eurotan ez Bolbon bezela 74 eurotan....
EUSKARAZ BIZI!! ZURE ESKUBIDEAK DEFENDATU!!
(Manchesterreko argazkiari buruz)
Euskal Herrian askotan egiten ez dena, Manchesterren!!! IKUSI eta IKASI
Post a Comment