2011/05/23

Gidabaimenaren azterketa praktikoa euskaraz: esperpentoa bai, irtenbiderik ez


Semaforoak Joxe Luis Iturriotzi egindako elkarrizketak soka luzea ekarri du: besteak beste, gidabaimenaren azterketa praktikoa euskaraz egiteko trabek Argia aldizkarian ere izan dute tokia, Unai Brearen eskutik.

Erreportajeak izenburu hau du: "Hizkuntz eskubideak atzera-matxan". Erreportajean, Gipuzkoako eta Bizkaiko egoeren berri eman dute: Trafikoko arduradunek ez dute irtenbiderik ematen.

Irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen



Egoera esperpentikoen berri ere izan dugu Argiari esker; izan ere, garai batean itzultzaile bat jartzen zuten autoaren barruan, irakaslearen aginduak gaztelaniaz euskarara itzultzeko. Horrela jaso dute pasadizoa erreportajean:

- "“Durangaldeko autoeskola bategaz hasi ginen historia honetan”, gogoratu du Zuluagak [Unai Zuluaga Igoreko autoeskolakoa], “hura autoeskola handia zen eta azterketa euskaraz egingo zutela abisatuta bidaltzen zituen ikasle batzuk. Zuzendaritzak, ikasle haiei, itzultzailea ipintzen zien auto barruan. Imajinatu egoera: ‘a la izquierda’ aztertzaileak, ‘ezkerretara’ itzultzaileak. Ilogikoa zen”.

Artikulu oso a irakurtzeko, egin klik hemen.

Oharra: Argazkia Argiako artikulutik hartu dugu.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.