2011/05/02

Semaforoak esana: "Ertzain hauek Herri Urratsera joan beharko lukete"


Horregatik Tolosaldeko Euskararen Semaforoak aparteko ahalegina egin du, euskaltzale guztiei dei egiteko Herri Urratsera joateko.

Semaforoaren Umore Onaren Batzordeak esketx bat grabatu du, eta esketxak arrakasta handia izan duenez, Herri Urratsen ondoren ere Semaforoan uztea erabaki dugu, Herri Urratsen arrakasta ospatzeko.

Esketxa entzun aurretik, ordea, albiste hau irakurtzea komeni da: Ertzaintzak telefono bidez itzulpenak egiteko zerbitzua bultzatuko du atzerritarrak artatzeko.

Hemen esketxa (entzuteko, sakatu hirukian):


3 erantzun:

Semaforoa,  12:12  

Galtzaundik Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du.

Irteera Tolosako tren geltokitik goizeko 09:00etan izango da. Itzulera, 19:00tan Senperetik.

Tiketak Galtzaundin bertan salgai 12 eurotan (bazkideak 10 euro).

Paxkal Indo (Seaskako lehendakaria),  09:14  

Milesker handi handi bat mezua zabaltzeagatik !


Paxkal INDO
Seaskako lehendakaria.

(Posta elektronikoz bidalia)

Miren,  14:47  

Herri Urratsekin lotuta, honako iruzkin hau utzi du Urtzi Urrutikoetxeak, facebooken:


"Garai batean alderdi abertzaleek bertan behera uzten zuten kanpaina Senperera joateko..."

Eta nik diot: Orain?

  ©Template by Dicas Blogger.