2011/05/30

Gora txikiak eta txikitasuna! Abaltzisketan dugu hitzordua


Aurten ere eskualdean izango dugu Eskola Txikien Festa. Lehenengoa Bidegoianen izan zen, 1988an; iaz Altzon izan zen; eta aurten, Abaltzisketan, ekainaren 12an. Eta tartean beste asko ere eskualdean izan dira.

Gipuzkoako Eskola Txikien webgunean informazio ugari jarri digute aurtengo festaz eta Abaltzisketaz: eskolaren istorioa, aldez aurreko ekintzak, eskola berriaren inaugurazioa...

Onena zuk zerorrek ikustea da: egin klik hemen.

Eskola, auzo eta herri txikiak bizirik! Gora txikiak eta txikitasuna!

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.