2011/06/17

Zer da Semaforoa? Nor dira Semaforoa?



1.- Tolosaldeko Euskararen Semaforoak euskaltzaleon bilgune izan nahi du; batez ere, Tolosaldekoena. Beraz, bere burua euskaltzaletzat duen orok tokia du Semaforoan.

Segi irakurtzen


2.- Semaforoaren kanporako irudia bloga da. Bertan, interesgarriak iruditzen zaizkigun edukiak sartzen ditugu. Eduki bakoitzari semaforoaren kolore bat jartzen diogu: euskararentzat eta euskaldunentzat albiste pozgarria bada, semaforo berdea; euskararentzat eta euskaldunentzat kaltegarria bada, gorria. Kolore laranja ere erabiltzen dugu.

3.- Albisteetan egilerik ez aipatzeak esan nahi du Semaforoa dela albistearen egilea; beraz, Semaforoa albiste horien erantzulea izango da, ondorio guztietarako. Albistearen egilea berariaz aipatzen bada, egile hori bera izango da edukien erantzule. Semaforoak ez ditu bere gain hartuko beste batzuek emandako iritziak edo zabaldutako edukiak.

4.- Batez batek zerbait argitaratu nahi badu baina ez badu izen-abizenik nahi, aukera izango du edukia argitaratzeko, baina Semaforoari jakinaraziko dizkio izen-abizenak eta kontakturako bide bat (posta elektronikoa edo telefono zenbakia). Hartara, Semaforoan beti jakingo dugu nor den albistearen egilea, nahiz eta izen-abizenik argitaratu ez.

5.- Semaforoa denon lanaren ondorioa da. Zure hausnarketak, kezkak, haserreak, pozak... jakinarazi nahi badituzu, jar zaitez harremanetan gurekin: euskararensemaforoa@gmail.com.


0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.