2011/06/13

Haurrak euskaraz erregistratzea: Zarautzen euskaraz erregistratu ahal izango dituzte


Zarautz, 2011ko ekainak 13. Gezurra badirudi ere, egun hau historikoa izango da Zarauzko euskaraldunentzat: lehenengo aldiz erregistratu ahal izango dute haur jaioberria euskaraz. Lorpen historiko horren nondik norakoak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.


Bide batez, mila esker Zarauzko EHEri eta Amezketako semaforokide bati albistearen berri emateagatik.

Noizko egun historikoa Adunan, Amezketan, Iruran, Anoetan, Baliarrainen, Altzon...?

3 erantzun:

Semaforoa,  13:54  

Berria.infotik atera dugu honako pasarte hau:
"Aritz Azkue eta Iratxe Aranburu dira lortu dutenak. Baina hori lortzeko egin behar izan duten borroka gogorarazi dute: «Euskara normalizaturik balego, ez litzateke horren bide luzerik egin beharko»."

Albiste guztia ikusteko, hona jo dezakezue: http://paperekoa.berria.info/harian/2011-06-14/017/002/zarautzen_lehen_jaiotza_erregistroa_euskaraz.htm

Egizu Getxo Euskaldun (facebook bidez),  14:12  

Egizu Getxo Euskaldun taldeak Facebook bidez "albiste" hau zabaldu du, eta guri oso ona iruditu zaigu:

"El primer registro de nacimiento en castellano, en Alcorcón. Una pareja de Alcorcón (Madrid) ha conseguido registrar a su hija en castellano. Es la primera niña que se registra en castellano en Alcorcón. Ismael y Carla han recordado la lucha que han tenido que librar para poder conseguirlo: "Si el castellano estuviera normalizado, no habría que hacer un camino tan largo". (Pentsa horrelakorik irakurtzea!)

Bai Esan Santurtzin Euskaraz (facebook bidez),  08:36  

Gezurra badirudi ere, hau XXI. mendeko berria da, gaurkoa, hain zuzen ere: "Zarauzko bikote batek alaba euskaraz erregistratzea lortu du". Eskerrak euskara ofiziala den 1982tik, bestela...

  ©Template by Dicas Blogger.