Euskara saltoki handietan eta bestelako enpresetan: Basagoitiren tesia garaile
Segi irakurtzen
PSEk atzo jakinarazi zuen Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileek Estatutuaren Dekretuaren isunak bertan behera uzteko lege ekimena hasi behar zuela, eta ekimen horri babesa eskaini diote bozketaren bidez.
Dekretuak honako enpresa hauek hartzen ditu kontuan: enpresa saltoki handiak, komunikazio operadoreak, tren edota errepide bidezko garraio enpresak, energia hornitzaileak eta finantza erakundeak.
Kontseiluak PSEk, PPk eta UPyDk egindako hautua salatu du, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak Legebiltzarrean bertan egindako adierazpenen bidez. Gainera, Kontsumitzaile eta Erabiltzaile Euskaldunen Dekretuaren betetze mailaren azterketaren emaitzak argitaratu dituzte: 27 enpresatik 16k ez dute betetzen Kontsumitzaileen Estatutua. Kontseiluak egin du azterketa, eta PDF formatuan jaitsi dezakezu hemen.
Dekretuaren aldaketa UEMAk ere salatu zuen, "Balio ez zuena baliogabetu dute" artikuluan.
Azken batean, Antonio Basagoitiren tesia nagusitu da: 2008an adierazi zuen halako neurriak faxistak zirela eta ez zirela onargarriak. Adierazpen horien bideoa ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.>
OHARRA: Argazkia hemendik atera dugu.

0 erantzun:
Post a Comment