2012/01/30

"Dekretuz euskalduntzea" ez da euskalduntzea (UEMA)


Jaurlaritzak iragarri du dekretu bat aterako duela, hizkuntz maila batzuk azterketarik egin gabe aitortzeko. Horren aurrean, UEMAren Zuzendaritza Batzordeak iritzia plazaratu du, eta proposatu du administrazioko lanpostuetako hautaketetan euskara sartzea.

Artikulua prentsan ez ezik UEMAren webgunean ere badago.

Read more...

2012/01/27

Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre? (IV) DENA -era!




Arrakasta handia du semaforokideen artean sekzio honek, antza denez. Maiderrek Urbil merkataritza guneko Bershka dendan bi argazki atera ditu, zein baino zein harrigarriagoa: Zer da DENA -era? Formula matematiko bat? Horra hor bigarren argazkia:

Zer egin halako kartelekin? Negar ala barre?

Read more...

2012/01/26

Lodosako ikastolaren aldeko ekintza gehiago datoz


Tolosako otsailaren 26ko giza-katea eta txistorra janen ondoren, gogorarazi nahi dizuegu Lodosako ikastolaren aldeko ekintzak ez direla bukatu.

Otsailaren 5ean festa antolatu dute Sartagundan bertan, eta bertsolariak, herri kirolak, jotak eta abar izango dira. Helburua diru biltzea izango da, hango ikastolaren egoera salatzeaz gain.

Otsailaren 5ekoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jo hona.

Read more...

2012/01/20

Ziztadak edo euskalgintzaren pintxazoa? (Patxi Gaztelumendi)



Patxi Gaztelumendik idatzitako "Ziztadak edo euskalgintzaren pintxazoa?" artikuluak dezenteko arreta piztu du. Berria taldearen, Nabarra aldizkariaren eta UEUren egoeretan oinarrituta, gogoeta pizteko moduko osatu du Gaztelumendik.

Hona hemen artikuluaren pasarte mamitsu bat:

"Ekonomia ireki eta parte hartzaile bat euskalgintza eta kulturgintzan. Non euskaltzaleok, ez garen kontsumitzaile soil. Non badugun boza, badugun poltsikoa, badugu ere bihotza eta eskuak, batez ere. Ez gugana eskatzen soilik etorri. Guk, egin nahi dugu. Eta egiten ari gara, bidenabar".

Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, jo Patxi Gaztelumendiren blogera.


Read more...

2012/01/18

Leidorreko bertsoak entzuteko aukera duzu. Gora Txolarre Irratia!


Dakizunez, larunbatean Tolosako Leidorren bertso saio mundiala antolatu du Txolarre Irratiak, eta saioko bertsoak entzungai jarri dituzte. Amaia Agirreren esanetara sei bertsolari aritu ziren: Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu eta Gipuzkoako txapeldun berria, Aitor Sarriegi.

Bertsoak entzun nahi badituzu, sartu Txolarre Irratiaren webgunean.

Gora Txolarre Irratia!

Read more...

2012/01/17

Hirukide zoriondu du Kontseiluak


Hirukide zoriondu du Kontseiluak, "Hezkuntzaren garrantzia euskararen jabekuntzan eta garapenean" goiburupean egin zuten jardunaldiaren baitan. Bertan, alde batetik zenbait ideia garatu zituzten, eta bestetik, esperientzia praktikoa ere izan zuten. Azken atal honetan, Tolosako Hirukide ikastetxeak parte hartu zuen, Lakuntzako ikastetxe publikoarekin, eta Hendaiako ikastolarekin batera.

Esperientzia praktikoari dagokionez, Hirukidekoak zorionduak izan ziren ekimen asko eta sekuenziatuak izateagatik, adimen emozionalean lantzeagatik, baita oinarri sendoko eta ikastetxeko estamentu guztiak biltzen dituen Hizkuntza plangintza osatua izan eta martxan dugulako, emaitza gero eta hobeak lortuaz.

Albistea hainbat hedabidetan agertu da; besteak beste, Tolosaldeko Hitzan eta Diario Vascon.

Read more...

2012/01/14

Txillardegi hil da. Gora Txillardegi!


Semaforoa gorria, Txillardegik euskararen lurraldean eta euskaldunon komunitatean utzi duen hutsunea handia izango delako.


Semaforo laranja, Txillardegi eta bera bezalako beste asko behar bezala tratatu ez ditugulako irudipena dugulako.

Semaforo berdea, Txillardegiren ekarpena handia izan delako, eta etorkizunari begira ezin dugulako ahaztu hark euskararen normalizazioan jorratutako bidea.

Gora Txillardegi!

Read more...

2012/01/12

Komunikartek jendaurrean hitz egiteko kurtsoak eskaintzen ditu


Manu Marañon Komunikarte blogeko arduranarekin harremanetan jarri gara, eta jakinarazi digu jendaurrean euskaraz hitz egiteko ikastaroaren gaineko informazioa zabaltzen ari dela.

Ikastaroaren helburuak hiru dira:

· Euskaraz ematea… eguneroko erabilera finkatzeko.

· Euskaraz ondo egiten ez dutelakoan, gaztelaniara aldatzen direnei konfiantza eta segurtasuna ematea.

· Jendaurrean hitz egin behar duten pertsonak ikasle edukitzea: hautetsiak, erakunde eta taldeetako ordezkari eta aitzindariak (kultur, kirol, aisialdiko taldeak...). Eta jakina, interesa duen gainerako edozein herritar.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo Komunikarte blogera.


Read more...

2012/01/10

Tolosako Udalak diru laguntzak emango ditu euskarazko webguneetarako




Tolosako Udalaren webgunearen bidez jakin dugu Tolosako udalak diru laguntza eskaintzen duela webguneak euskaraz sortzeagatik edota euskaratzeagatik.

Diru laguntzak eskatzeko epeak, baldintzak eta gainerakoak ikusteko, Tolosako Udalaren webgunera jo dezakezu.

Read more...

2012/01/09

Txolarre Irratian urteko azken tertulia egin dugu


Semaforoko kide batzuk Txolarre Irratian egon gara, urteko azken tertulia saioa egiteko.

Lehen zatian, gai hauek izan ditugu hizpide: Nafarroako Euskararen Legea, Durangoko Azoka, "Euskaraz bizi nahi dut" liburuaren aurkezpena, "Gartxot" filma eta antzezlana eta euskararen jatorriari buruzko dokumentala.

Hauxe duzu tertuliaren lehenengo zatia:



Bigarren zatian, berriz, ardatz nagusia gazteek ETBri buruz duten iritzia izan da, baina beste gauza askori buruz ere jardun dugu (Eskerrak Zuri, "Salmenta Euskaraz"...).

Hauxe duzu tertuliaren bigarren zatia:




Read more...

2012/01/04

Iberdrolak kasu egin digu!




Gogoratzen al zara nola bultzatu genuen posta elektronikoz Iberdrolari mezu bat bidaltzea, Iberdrola dorrearen alegiazko bisitaren webgunea euskaratzeko?

Handik puska batera jakinarazi ziguten euskaratzen ari zirela, eta, azkenean, euskaratu dute. Webgunea ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.

Mezua bidali duzuenontzat, semaforo berdea! Eta, bereziki, Euskaraz Ostia! eta Aldabatari blogei gure ekimenari oihartzuna emateagatik.

Hauek dira Iberdrolarekin lotutako albisteak:

- Berdin zaigu Iberdrolaren webgunean euskara sawahiliaren pare agertzea? (Semaforoan, 2011-11-11)

- Iberdrolak ere kasu egin al digu? (Semaforoan, 2011-11-18)

- Iberdrolan euskaraz ekimena (Euskaraz Ostia!, 2011-12-03)

- Tolosaldeko Euskararen Semaforoa: "Iberdrolak ere kasu egin al digu?" (Aldabataria, 2011-11-27)

Read more...

Eskerrak zuri!: Tolosa Kantari, Baso-Lur eta euskara irakasle euskaldunberriak protagonista




Eskerrak Zuri 2011 aipamenak Tolosa Kantariri, Baso-Lur enpresari eta euskara irakasle euskaldun berriei eskaini dizkie. Honela, euskararen normalizazioan, eremu ezberdinetan, lanketa berezia egin duten pertsona edota erakundeei eskerrak eman dizkie Galtzaundi Euskara Taldeak.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo Galtzaundiren webgunera.

Gainera, Galtzaundiren 354. alean Baso-Lur enpresako Pello Beldarraini egindako elkarrizketa argitaratu dute.

Read more...

Laskorain Ikastolan abenduaren 2an egindako argazki-muntaia ikusgai jarri dugu


Posta elektronikoz, Laskorain ikastolan abenduaren 2an egindako argazki-muntaia bidali digute, eta guk zuekin denokin partekatu nahi dugu.

Hemen ikus dezakezu:


Read more...

Abian da Bigarren Euskarazko Palindromo lehiaketa



AED elkartetik jakinarazi digute aurten ere Euskarazko Palindromo lehiaketa antolatu dutela. Parte hartu nahi baduzu,

egin klik hemen eta irakurri bidali diguten informazioa.


Kaixo egun on:

Bigarrenez AED elkartetik Euskarazko Palindromo lehiaketa antolatu dugula jakinarazteko idazten dizuet.

Diotenez, euskarazko palindromoen lehen lehiaketa 1923an “Kirikiño”k antolatu zuen eta 150 palindromo jaso ziren. Iazko lehiaketara aurkeztutakoak kopuru horretara heldu ez ziren arren, jasotako uzta oparoa izan zen, ( ikusi: http://aedelkartea.com/index.php?option=com_content&view=article&id=228 )



Hona hemen lehenengo edizioko irabazleak:

Euskal Herriko palindromo onena:

UTZI PENAK ANE; PIZTU! Juan Mari Agirreurreta Aretxabaletarrak egina.

Arrasateko palindromo onena:

ATZO, AROTZA, ZERUAK ERREKA UREZ AZTORA OZTA Aitor Bengoa Malbadirena

Aurtengoan ere uzta polita jasoko dugulakoan otsailaren 15a bitartean izango da lehiaketara aurkezteko aukera.

Lanak epaitzerako orduan ondorengoa baloratuko da: palindromoaren balio literarioa eta artistikoa, luzera, eta aberastasun semantikoa. Irabazleak Otsailaren 29an emango dira ezagutzera.

Bi sari izango dira aurtengoan ere:



Arrasateko onenarentzat; Txondorra erretegian bi pertsonentzako etxeko menu berezia.(

http://txondorra-sagardotegi.com/)

Euskal Herriko onenarentzat; Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo-sagardotegian bi lagunentzako sagardotegi afaria, logela eta gosaria.( http://www.txindurri.com/)



Oinarriak jarraian bidaltzen dizkizuet, AEDko webgunean daude zintzilikatuta (http://aedelkartea.com/index.php?option=com_content&view=article&id=229)



* Lehiaketa honetara aurkez daiteke bertan parte hartu nahi duen pertsona oro. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
* Lanak ulergarriak eta hizkuntza aldetik zuzenak izan beharko dira ezinbestean eta aurretik argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak.
* Palindromoak , otsailaren 15a baino lehen mezu bidez bidali beharko dira AED elkartera, aed@aedelkartea.com helbidera. Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, palindromoa aurkeztuko da, ezizen batekin; bestean, erabilitako ezizen bera eta egilearen datuak( izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa).
* Epaimahaia Marcos Gimeno palindromogilea, Oskar Elizburu Erdu-AEK euskaltegiko zuzendaria eta Amaia Arana Arrasateko Udal Euskaltegiko zuzendariak osatuko dute.
* Lanak epaitzerako orduan ondorengoa baloratuko da: palindromoaren balio literarioa eta artistikoa, luzera, eta aberastasun semantikoa.
* Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitatea ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har lezake epaimahaiak.
* Irabazleak, otsailak 29an, emango dira ezagutzera AED Elkartearen web gunean: www.aedelkartea.com eta sare sozialetan.
* Saritutako lanak, AED elkartearenak izango dira eta lanok ustiatzeko eskubidea AEDren esku utziko du egileak.
* Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea suposatzen du.

.
Adeitasunez
Maite Agirre Ena
AED elkarteko dinamizatzailea

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.