2012/01/04

Iberdrolak kasu egin digu!




Gogoratzen al zara nola bultzatu genuen posta elektronikoz Iberdrolari mezu bat bidaltzea, Iberdrola dorrearen alegiazko bisitaren webgunea euskaratzeko?

Handik puska batera jakinarazi ziguten euskaratzen ari zirela, eta, azkenean, euskaratu dute. Webgunea ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.

Mezua bidali duzuenontzat, semaforo berdea! Eta, bereziki, Euskaraz Ostia! eta Aldabatari blogei gure ekimenari oihartzuna emateagatik.

Hauek dira Iberdrolarekin lotutako albisteak:

- Berdin zaigu Iberdrolaren webgunean euskara sawahiliaren pare agertzea? (Semaforoan, 2011-11-11)

- Iberdrolak ere kasu egin al digu? (Semaforoan, 2011-11-18)

- Iberdrolan euskaraz ekimena (Euskaraz Ostia!, 2011-12-03)

- Tolosaldeko Euskararen Semaforoa: "Iberdrolak ere kasu egin al digu?" (Aldabataria, 2011-11-27)

6 erantzun:

EUSKARAZ OSTIA! 10:01  

Hasteko, eskertzen dizuegu berria emanez gure blogean ere idatzi izana.
Lorpen bat da, bere xumetasunean ere garrantzitsua eta presio sozialaren beharraren erakusgarri.
Gure aldetik, Hiriburuko IKEArentzat ere beste ekimen bat planteatuko dugu aitzinago.
AURRERA ETA EUSKALDUNOK OFENTSIBARA!

Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz (facebook bidez),  11:23  

Aupa zuek! ezina, ekinez egina!

Eneko Larretxe (facebook bidez),  11:23  

AUPA ZUEK! EUSKALDUNOK ETA HARROK!

Euskal Herriak Independentzia (facebook bidez),  11:24  

Zorionak!!!

http://sustatu.com/1301044768,  23:59  

Enpresek euren datu baseetan duten estatistikei kasu egiten diete.

Segur aski Iberdrolako faktura euskaraz jasotzen dutenen %a txikia izango da. Horren ondorioz, ez dute kontuan hartzen.
Badirudi euren internet webgunean aukera hori ere ez dutela ematen.


Kanpaina egin beharko genuke Travel Club-eko honetan egin zen bezala.

Kanpaina 00:04  

Zoriondu nahiko nituzke Iberdrolaren kanpaina hau burutu dutenak.
Baina Iberdrola dorrearena kontu puntuala da. EHn egiten dituzten ekintzetan behintzat, euskara kontuan hartu beharko lukete. Iberdrolak akziodun espainol asko ditu eta bezero asko espainia aldean.

  ©Template by Dicas Blogger.