Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre? (V) Matxura eten?
Beste argazki bat gure sekzio maiteenetako baterako: Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre?
Zer da "Matxura eten"? Argazkia Aldabataria blogetik ekarri dugu gurera. Blog horretan Eukene Caballerok jarri du, hausnarketa honekin batera:
Segi irakurtzen
Igandean, astero bezala, zerbait hartzera joan ginenean herrira, Modelo zinema aretotik pasatzean pelikula iragartzen duen kartela ez zegoela konturatu nintzen. Horren ordez, ohar bat zegoen, goian gazteleraz, behean euskaraz.
Ez dakit zergatik, baina, lehendabizi, gaztelerazko oharra irakurri nuen eta hauxe esaten zuen: “Suspendido por avería”. Jarraian, euskarazko oharrera joan ziren nire begiak eta han zegoena irakurri nuen: “ Matxura eten”, zer? nola? matxura eten? Zer esan nahi du horrek? matxura martxan dagoela eta eten egin behar dela? oharra irakurri dugunok matxura eten behar dugula? laguntza eskatzen dute matxura eteteko? matxurak eten egin behar dira edota konpondu egiten dira?
Ikusten duzuen bezala, euskarazko ohar hori irakurri ondoren, hamaika galdera egin nizkion nire buruari horrek esan nahi zuena ulertu ahal izateko.
Idatzi duenak ulertuko du, ( hala pentsatu nahi dut); besteok, berriz… Hor konpon, Marianton!
Eukene Caballero

Halako beste kasu batzuk ikusteko, egin klik hemen
- Jaurlaritzakoek "Execuzio" idatzi dute kartel batean Ikaztegietan
- Zazpi urte eta erdiko haurra sar liteke edo ez?
- Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre? (IV)
- Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre? (III)
- Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre? (II)
- Zer egin behar da gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre?
- "Abalcisqueta" desagertu egin da
- Zerbitsua eskaintzen dute, zerbitzuaren ordez

1 erantzun:
Albistea hamaika blogetan, Berrian... Ez al da apur bat esajeratua "albiste" honi eman diozuen zabalkundea?
Post a Comment