2012/04/23

Oihartzun handia ari da izaten "Aurten noraino?" kanpaina eskualdean


Oihartzun handia ari da izaten "Aurten noraino?" kanpaina eskualdean. Duela egun batzuk Semaforoan jakinarazi genuenez, kanpainaren helburua errenta aitorpena euskaraz egitea da, eta sustatzaileak 17 udal (horietatik 14 UEMAkoak), Galtzaundi eta Kontseilua dira. Kanpainaren arrastoan, hainbat ekimen egin dira; adibidez, Tolosako Udalak Beotibar frontoian, Usabal kiroldegian eta hiribusean jarriko dira iragarkiak.

Gainera, kanpaina Diputazioaren beste ekimen baterako ere baliatuko da: Diputazioarekiko harremanak euskaraz nahi dituztenen errolda sortzeko, Zigor Etxaburuak Berrian adierazi duenez.

Eskualdeko hedabideek kanpainaren berri jaso dute; esate baterako, Aiurrik, Galtzaundik (362. alean) eta Tolosaldeko Hitzak. Galtzaundiren web gunean ere jarri dute.

Txolarre Irratiak Tolosako Udalaren ekimenak bildu ditu, eta hemen duzu entzungai:


28 kanalak ere tartea eman dio albisteari. Bideoa ikusi nahi baduzu, hementxe duzu:


0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.