2011/11/17

Gero, Ikeara joan eta haserretu egingo gara euskararik ez dugulako ikusten...


... baldin eta orain ez badugu ezer egiten. Euskaraz ostia! blogaren bidez jakin dugunez, beste Ikea bat datorkigu Euskal Herrira, Hiriburura, hain zuzen (Lapurdi). Blogean dei egin digute euskaldunoi, mezu bat bidali eta tokiko hizkuntza aintzat hartzeko neurriak har ditzaten.

Orain ezer egiten ez badugu, alferrik izango dira kexak hemendik urte batzuetara. Orain da zerbait egiteko unea! Mezua zertan datzan eta nora bidali behar den jakiteko, jo Euskaraz ostia! blogeko albistera.

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu Iberdrolari mezuak bidaltzeko deia ere egin dugula, webgune batean euskara swahiliaren pare jarri dutelako.

2 erantzun:

Semaforoa,  09:44  

Bigarren mezu bat ere bidaltzeko deia egin dute Euskaraz ostia1 blogetik. Ikusi hemen: http://www.blogak.com/euskarazhostia/hiriburuko-ikearekin-jarraituz-ii

Semaforoa,  08:56  

Guk mezua bidali dugu, eta bueltan etorri zaigu. Hauxe dio:

Delivery to the following recipient failed permanently:

mairie-de-mougerre@wanadoo.fr

Technical details of permanent failure:
Google tried to deliver your message, but it was rejected by the recipient domain. We recommend contacting the other email provider for further information about the cause of this error. The error that the other server returned was: 550 550 5.1.1 Adresse d au moins un destinataire invalide. Invalid recipient. OFR_416 [416] (state 14).

Ez dute ezer jakin nahi gurekin?

Tolosaldeko Euskararen Semaforoa

  ©Template by Dicas Blogger.