2011/11/28

Euskarazko Produktuen Katalogoa: Sartu eta ikusi!


Eskualdeko etxe askotara helduko zen honezkero Euskarazko Produktuen Katalogoa. Katalogoa laguntza handia da Gabonetan euskarazko produktuak erosi nahi ditugunontzat. Bertan ditugu euskarazko jostailuak, liburuak, filmak, musika...

Paperezko bertsioa eskuratu ezin duenak ez du zertan kezkatu: jo www.katalogoa.org webgunera, eta hantxe aukera zabala izango duzu.

Etxeko txikiek eskertuko dizute. Eta hain txikiak ez direnak ere bai, segur aski...

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.