Gartxot iritsi zaigu zinema aretoetara
Gartxot iritsiko zaigu gaur zinema aretoetara. XII. mendean girotutako istorioa da: Gartxot bardoa da, eta herriko abade berriak deserriratu egin du, eta semea bahitu. Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta dira marrazki bizidunetako filmaren zuzendariak, eta Benito Lertxundiren musika du.
Informazio gehiago nahi baduzu, filmari buruzko webgunera jotzea da onena.
Euskarazko marrazki bizidunekin lotutako albiste gehiago ere jarri dutugu blogean:
- Pottokiek badakite euskaraz (eta ondo asko gainera) (Semaforoan, 2011-08-04)
- Aita batek esana: Bob Esponjak badaki euskaraz (Semaforoan, 2010-11-17)
1 erantzun:
Mezu hau iritsi zaigu helbide elektronikora:
Gartxotek bigarren asteari eutsiko dio zinemetan!! Biba gu!!
Gartxot filma behin pasatuko da zinemetatik. Oraintxe. Bizitzan behin gertatuko da. Eta euskarazko filmeek ikusle kopuru mugatua dutenez, zinemak urduri jartzen dira …. Amerikar filma erraldoiak presioa egiten hasiak dira Gartxot-en ordez beraien filmak sartzeko eta horri aurre egiteko era bakarra dago, filmaren ikusle kopurua gorantz joatea …. Gartxotek jarraitzaile uholdea sortaraztea.
Filma ikustera doan bakoitzak egiten du indarra hurrengo astea irabazteko.
Nahi dugu oraindik enteratu ez direnak jakitea: Gartxot zinemetan dela!
Eta nahi dugu joateko asmoa duenari esatea oraintxe dela unea. Bihar, auskalo.
Lagunduko diguzu berria zabaltzen, animatzen, Gartxoti arnasa ematen?
Bidali mezu hau zure lagun eta etsai guztiei. Etsaiei ere bai. Jakin dezatela Gartxotek zenbat lagun duen.
Post a Comment