2012/02/28

Osakidetzakoentzat hizkuntz eskubideak ez dira pazienteen eskubideetan sartzen?


Mikelek mezu hau bidali digu:

Osakidetzari egindako kritikak direla-ta, begira zer aurkitu dudan: Donostiako Ospitalean ingresatuta daudenei bi liburuxka jartzen dizkiete ohearen aldamenean: "Pazientearen eskubideak" eta "Erabiltzailearen gida". Biak gaztelaniaz eta euskaraz daude, baina hitz bakar bat ere ez da aipatzen hizkuntz eskubideei buruz. Hitz bat ere ez. Zer esan nahi du? Ez daukagula eskubiderik?


1 erantzun:

Anonymous,  13:18  

Tamalez 41/2002 Legeak, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomiari eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren Arloko Eskubide eta Betebeharrei dagokienak ez du hizkuntza eskubiderik aipatzen (foileto hori lege horrekikoa da). Askok hori aldatzea nahi genuke eta lege horren zenbait pasartetako irakurketa estensiboa egiten dugu, Espainiako lege horretan pazienteen hizkuntza eskubideak ere babestuta daudela ondorioztatzeko. Donostia Ospitaleko euskara erabileraren ataletik eta komunikazio unitatetik irakurketa hori egiten dugu eta azkeneneko urteetan bi kanpaina burutu dira euskararen erabilera sustatzeko, eta paziente/erabiltzaileen hizkuntza eskubideen berri langileei eta pazienteei jakinarazteko(euskara Osakidetzan normalizatzeko Dekrutuaren muga eta betekizunen barruan), Elebidekoa zabaltzeaz gain . Langintza ez da erraza eta erabiltzaile eta pazientearen pertzepzioak laguntzen digu pertseberatzeko. Donostia Ospitaleko web-orrian kanpaina horietako baten berri ematen da (erabilera-irizpideak)eta aurten beste tirada bat agindu dugu: http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-gkhdon08/eu/contenidos/informacion/hd_publicaciones/eu_hdon/pub_folletos.html

  ©Template by Dicas Blogger.