2012/02/22

Osakidetzaren telefono bidezko arreta sistema berrian euskara baztertzen dute


Ondarroako udal euskara teknikariak honako kexa helarazi digu Osakidetzaren telefono bidezko arreta zerbitzua (PDFa) dela eta:

Irakurri mezua



Duela hil batzuk hasi ginen Osakidetzaren telefono bidezko arreta sistema berrian euskara baztertzen dutela salatzen. Hainbat tokitan salatu dugu: Osakidetzan, Behatokian eta Elebiden. Elebidek bidali berri digu erantzuna (2012-02-09an). Bertan diote Osakidetzak aldaketak egin dituela edo egingo dituela otsailaren 1etik aurrera. Guk egin ditugun deietan halaxe egiaztatu dugu, egin ditu aldaketak, baina segitzen du euskara baztertzen. Euskaraz “Egun on” besterik ez digute esaten.

902 203020ak honela erantzuten du:

(Otsailaren 10a arte) ….Le atiende un sistema informatico….. ¿en que idioma desea ser atendido, en euskara o en castellano?


Otsailak 15ean, berriz, honela dio sistema horrek berak:

Osakidetza, Egun on,
Buenos dias.

Si desea ser atendido en euskara diga euskera o pulse 1


Si desea ser atendido en castellano diga castellano o pulse 2


Bi bider mezu bera (beraz, hor ere euskarazkoa baztertzen du). Handik segundu batzuetara, beste hau dio:

Si desea cita si con su medico de cabecera, enfermera o pedriatra pulse 1


Si desea cita si desea otro servicio diga otros o pulse 2


Guk kexuak bidali genituen 2011ko irailean: Osakidetzara, Behatokira eta Elebidera. Eta berriro egingo dugu.


PD: Eta, gainera, hizkera sexista erabiltzen dute: medikuak gizon eta erizanak emakume.


Semaforoan, gure aldetik, Osakidetzaren iradokizunen posta elektronikora (osarean.iradokizunak@osakidetza.net) mezu hau bidali dugu, eta gomendatzen dizuegu gauza bera egitea:

Euskalduna naizenez, eskertuko genizueke telefono bidezko arreta zerbitzua euskaraz erabili ahal izateko neurriak hartzea.

Zoritxarrez, Osakidetzako helbide horretara bidalitako mezuak bueltan iristen dira. Zergatik ote? Aldabatarian ere kexa bera adierazi dute.

4 erantzun:

Semaforoa,  12:21  

Guri bueltan etorri zaigu mezua. Osakidetzak posta elektron ikoko helbide bat jarri du iradokizunak jasotzeko eta mezuak bueltan bidaltzen dituzte?

Bietako bat: edo oso gaizki dabil, edo oso ondo betetzen du bere zeregina.

Imanol,  12:22  

Niri ere bueltan etorri zait mezua.

Semaforoa,  09:15  

Aldabatariako lagunek ere gauza bera diote: Osakidetzaren helbidera mezua bidali, eta bueltan etorri zaie.

Mezu pila bat jasotzen ari diren seinale?

Semaforoa,  10:34  

Eguna joan eta eguna etorri, Osakidetzaren posta elektronikoko helbideak mezuak bueltan bidaltzen ditu.

  ©Template by Dicas Blogger.