2012/02/16

Patxi Lopezen euskara klaseak ez al dira garesti samarrak?





Berria egunkariaren bidez jakin dugunez, Patxi Lopezen euskara klaseak gero eta garestiagoak dira: 2010ean 36.600 euroko gastua (inbertsioa?) izan ziren, iaz 40.235 eurokoa, eta aurten 48.231 eurokoa aurreikusita dago.

Albistea argitaratu denetik, sarea sutan dago. Gure iritzia da garesti samarrak direla klaseak, ezta?

Zuzeu albistarian ere hausnarketa interesgarriak egin dituzte albistearen gainean.

Twiterren ere badago zer irakurria gaiaren gainean: #patxilopezeuskalduntzen.

OHARRA: Goikoa Garatik atera dugu, eta Tasiorena da. Argazkia hobeto ikusteko, sakatu argazkiaren gainean. Gaztelaniaz egon arren, blogean jartzea erabaki dugu, Patxi Lopezek berak ere ulertzeko.

10 erantzun:

Amaia Olazabal (facebook bidez),  15:06  

Euskategietako ikasleei dirulaguntzak kendu eta bere euskara klase "merke-merkeak" guztiok ordaindu???? marka da gero!

Joxemari Ibarburu Arotzena (facebook bidez),  22:46  

Ze aurpegia du tipo honek. Artaburu¡¡¡¡¡

Joseba Antxus (facebook bidez),  22:47  

Dediooooooo!!! Diru hori guztia ikasi duen pixarra Madrilen erabiltzeko!!

Eneko Larretxe (facebook bidez),  08:29  

LOTSAGARRIA!!
EUSKARAZ BIZI!! ZURE ESKUBIDEAK DEFENDATU!!
GORA NAFARROA EUSKALDUNA ERAIKI!!!

Anonymous,  09:10  

Ederki gabiltza! Semaforoak (eta beste batzuk) Patxi Lopezen panpina jarri dute denen bistan eta denak Lopezi kristonak esaten, nor baino nor, zeinek handiena bota.

Eta "deskarga" horrekin uste degu euskaldun jator eta koherenteak garela.

Anonymous,  11:08  

Batzuek dirua erabiltzen dute, zertarako eta "euskara ikasteko"! A ze krimena! Alkate historiko batzuek, laugarren legealdian izan arren, zero euro inbertitu dute beren burua normalizatzen. A, baina hori ez da notizi! Batzuek abertzale izatearekin nahikoa dute, antza. Bestetik, ez da aipatzen zenbat gastatzen duten arduradun politikoek karguari atxikita datozen kontuetan (gasolina, txoferra, hegaldiak, jana, garbiketa, hotela, laguntzaileak, idazkariak, aholkulariak, tresneria teknologikoa...). Ez, gai "hau" baino ez da aipatzen, eta Lehendakariak egin duela. Baten batek pentsa lezake foro honen atzean ABC edo antzekorik dabilela.

Julen,  19:31  

Bale. Ados. Euskarari lotutako gaietan, politikari batzuk gehiago kritikatzen ditugu beste batzuk baino. Abertzaleei "barkatu" egiten diegu euskararen aldeko alderdietako kideak direlako?

Manu,  22:00  

Aizu Anonymous (1)! Zer esan nahi duzu esaldi honekin: "Baten batek pentsa lezake foro honen atzean ABC edo antzekorik dabilela?"

Imanol,  22:03  

Nire ustez, lotsagarria da lehendakarigai batek euskara behar bezala ez menderatzea, Berdin zait Ibarretxe izena duen eta EAJkoa den edo Lopez izena duen eta PSEkoa den.

Hori bai, alde handia dago batak eta besteak ikasitakoaren artean. Ibarretxerekin gehiago gastatu genuen?

Anonymous,  11:30  

Manu, esan nahi dudana gai hauek horiexek ateratzen dituztela (aspalditxotik dabiltza horretan), sujerituz euskara ikastea (eta hizkuntza-normalizazioarekin zer ikusia duten puntu estrategiko guztiak) alferrikakoa dela eta diru-xahutze hutsa dela. DEIAren kasua desberdina da, Patxi Lopez desgastatzeko atera dutelako. Baina mundu euskaltzaletik tentuz ibili behar da.

  ©Template by Dicas Blogger.