2012/04/12

"Musika airean" izan da "Euskaraz bizi nahi dut" film laburren lehiaketako irabazlea


“Musika airean” du izena, Kontseiluak antolatutako Euskaraz bizi nahi dut lehiaketaren film labur irabazleak. Guztira, 25 lan aurkeztu dituzte. "Musika airean" film laburra David Berruesek egin du, eta euskaraz bizitzeko nahia hedatzea eta biderkatzea posible dela erakusten du.

Horretarako, Mikel Laboaren doinuaz baliatzen da David. Film laburrak 02:48 irauten du, eta hementxe duzu ikusgai:
Musika airean (lehen saria) from Euskaraz bizi nahi dut on Vimeo.

Beste bi film sarituak ikusteko, egin klik hemen.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.