Aste Santuko oporraldiaren aurretik solasaldia egin dugu Txolarre Irratian
Aste Santuko oporraldiaren aurretik, Semaforoko kide batzuk solasaldia egin dugu Txolarre Irratian. Hona hemen jorratu ditugun gaiak:
- Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duen asmoa, Diputazioarekin euskara hutsez jardun nahi dutenekin errolda sortzeko:
- Euskara eta ingelesa dakiten elebidunak behar ditugu? galderatik abiatu eta Euskal Herrian gaztelaniarik edo frantsesik gabeko hizkuntz komunitateak sortzeko aukerez eta arriskuez jardun dugu:
- Alegian euskara doan ikasteko esperientzia pilotuaz ere jardun dugu, eta auzolana goretsi dugu:
- Jaurlaritzaren testu itzultzaileak barregura edo negargura eragiten digun izan dugu hizpide, eta hizkuntz normalizazioan diru publikoa nola erabiltzen den kritikatu dugu:
- Euskaraz Bizi Eguna ere gogoratu dugu, eta Sustatuk jasotako polemika ere ekarri dugu gogora:
0 erantzun:
Post a Comment