2012/04/03

Alkizako eskola txiki geratu da hainbeste umerentzako


Txolarre Irratiaren bidez jakin dugunez, Alkizako Belerupe Guraso Elkarteak salatu du herriko eskola txiki geratu dela herrian dauden umeentzako. Jon Umerez Alkizako alkateak eman du egoeraren berri. Aspalditik ari dira harremanetan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin eskola berritu eta zabaldu ahal izateko. Gorabehera batzuk izan ondoren, herrian eskola berria egiteko proiektua osatua dute, eta hori aurkezteko eta adostasunetara heltzeko asmoarekin gerturatuko dira Lakuara datorren hilean.

Bien bitartean Guraso Elkarteak salatu du lehenbaiehen eman behar zaiola irtenbidea gaur egungo egoerari. Izan ere, hamaika urte bitarteko umeak lau gelatan banatuta daude, irakasleek euren bulegorako ia tokirik ez daukate eta eskolako zenbait ekintza Udalak utzitako beste lokaletan egin behar izaten dituzte. Jon Umerez, Alkizako alkateak eman du egoeraren berri. Hona hemen Txolarren egindako elkarrizketa:

 

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.