2012/04/17

116 argazki. Herritarrek duzue giltza (AEK)


AEK-koak gurekin harremanetan jarri dira, "116 argazki. Herritarrek duzue giltza" kanpainari kanpainari zabalkundea eman diezaiogun. Kanpainaren helburuak AEK-k egiten duen lanaren berri ematea eta Nafarroako Gobernuaren politika salatzea dira. Hona hemen kanpaina aurkezteko testu laburra:

AEKn herritar asko, han eta hemen, euskara ikasten ari dira, euskaraz bizi nahi dute; Gobernuaren asmoa euskaltegiei arnasa ukatzea den arren. Argi dugu gure aberastasuna herritarrak direla eta, gainera, haiek dute giltza.

Kanpainarako hainbat euskarri dituzte. Bideoa ere badute: bideoa ikusteko, egin klik hemen.


Bloga ere badute. Gainera, kanpainaren nondik norakoak irakurri nahi badituzue, egin klik hemen eta jaitsi dokumentua (PDFa da).

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.