Osakidetzakoentzat hizkuntz eskubideak ez dira pazienteen eskubideetan sartzen?
Read more...
Txillardegi hil berriari buruzko blog baten berri izan dugu (http://txillardegi.wordpress.com), eta atentzioa eman digute Txillardegiren esaldi hauek:
Irakurri mezua
Nobedadea: poliziari euskaraz hitz egitea ez da delitua. Hori ondorioztatu dezakegu Itziar Claver eta Haizea Ramirez Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei gertatutakotik.
Ezabatu eta Euskaraz bizi ekimenaren baitan, Foruzainek identifikatu egin zituzten, eta handik bi hilabetera isuna jarri zizkieten:
- Foruzaingoari euskaraz egitea desobedientziatzat hartu zutenez, 150 euroko bi isun.
- Trafiko seinaleaak eraldatzeagatik, 3.000 euroko bi isun.
Oraintsu jakin dugu desobedientziarekin lotutako isunak bertan behera utzi dituztela. Ez, ordea, besteak.
Beraz, badakizue: poliziarekin euskaraz hitz egitea ez da delitua... ezta Nafarroan ere!
Informazio gehiago nahi baduzu, jo EHEren webgunera. Guk bertatik atera dugu argazkia.
Iñauterietan murgildu aurretik, solasaldia egin dugu Txolarre Irratian. Honako gai hauetan hausnartu dugu:
Lehenengo zatian, Jaurlaritzak saltoki handietan eta bestelako enpresetan euskararen aldeko neurrien aurka hartutako erabakia izan dugu hizpide.
Bigarren zatian, Leizaola elkargoak egindako bideoen gainean aritu gara, eta horrek diru laguntzen ajeei buruz hitz egitera eraman gaitu.
Hirugarren zatian, Ibaialde ikastolari buruz mintzatu gara, eta Nafarroako Gobernuaren jarrera kritikatu dugu.
Azken zatian, Txolarreren bertso jaialditik abiatuta Egigurenen adierazpen polemikoak izan ditugu hizpide, eta, nola ez, Iñauteriez ere aritu gara. Kezka hau mahaigaineratu dugu: zergatik erabiltzen dute euskaldunek hainbeste erdara juerga eta umore giroan?
Berria egunkariaren bidez jakin dugunez, Patxi Lopezen euskara klaseak gero eta garestiagoak dira: 2010ean 36.600 euroko gastua (inbertsioa?) izan ziren, iaz 40.235 eurokoa, eta aurten 48.231 eurokoa aurreikusita dago.
Albistea argitaratu denetik, sarea sutan dago. Gure iritzia da garesti samarrak direla klaseak, ezta?
Zuzeu albistarian ere hausnarketa interesgarriak egin dituzte albistearen gainean.
Twiterren ere badago zer irakurria gaiaren gainean: #patxilopezeuskalduntzen.
OHARRA: Goikoa Garatik atera dugu, eta Tasiorena da. Argazkia hobeto ikusteko, sakatu argazkiaren gainean. Gaztelaniaz egon arren, blogean jartzea erabaki dugu, Patxi Lopezek berak ere ulertzeko.
Beste argazki bat gure sekzio maiteenetako baterako: Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre?
Zer da "Matxura eten"? Argazkia Aldabataria blogetik ekarri dugu gurera. Blog horretan Eukene Caballerok jarri du, hausnarketa honekin batera:
Jaurlaritzak EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileei begira hartutako azken erabakien ildora, Kontseiluak bideo bat sareratu du kontsumitzaile euskaldunon hizkuntz eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko.
Bideoa ikusi nahi baduzue, hementxe duzue:
Salduta from Euskararen Kontseilua on Vimeo.
Etsipenaren putzuan erori gara? Horixe da burura datorkigun galdera Hasier Etxeberriaren "Etsipenaren tenorea" artikulua irakurtzean. Hasierako esaldiak garai hobe bat iradokitzen digu: "Izan zen garai bat, arazo guztiek konponbidea zutena". Hortik aurrera, Etxeberriak hainbat gai ditu hizpide.
Artikuluaren pasarte batzuk bistaratzeko,
Atzoko jaialdiaren ostean, ez lukete amaitu beharko Lodosako Ibaialde ikastolaren aldeko jarduerek. Elurragatik asko Sartagudara iritsi gabe geratu ziren, eta aurreikuspenak ez ziren bete.
EITBren blogean, atzoko festaren bideo ikus dezakezu:
Diruz ere lagundu nahi baduzu, Ikastolen Elkartearen webgunean duzu kontu korrontearen zenbakia.
Otsailaren 4ko Hitzetik Hortzera saioak emititu aurretik ere arrasto handia utzi du. Arrazoia? Jesus Egigurenek adierazi du Alberto Surio esan diola ETBk gaztelaniazko kateak kendu eta euskarazko bat, kalitatezkoa, jarri behar duela.
Egigurenek esandakoak entzun nahi badituzu, youtubera jo dezakezu (adierazpenak 02:39tik aurrera daude).
Ze iritzi duzu zuk? Bidaliguzu zure inpresioa facebookez edo posta elektronikoz: euskararensemaforoa@gmail.com.
Horrez gain, Zuzeun galdera hau planteatu dute: Dirurik ez balego, gaztelaniazko EITB kenduko zenuke?
Gai beraren gainean gauza gehiago jarri ditugu Semaforoan:
- Napartheitb gehiagorik ez! (Eneko Gotzon Ares) (Semaforoan, 2011-06-20)
- Maixol Arregi, ETB1en azken mohikanoa (Martin Kitto) (Semaforoan, 2010-10-20)
- Ingelesez ETBko euskarazko kateetan? (Oier Aranzabal) (Semaforoan, 2011-04-06)
Goiko argazkian bezala geratu gara azken egunotako polemika ikusita. Izan ere, soka luzea ekarri dute Vocento taldeak Leizaola elkargoari egindako kritikek, euskara sustatzeko omen diren bideo batzuen harira.
Leizaola elkargoak webgunean eman du azalpena, baina horrek ez du kritiken zirimola geratu.
Bideoarekin lotutako iritzi batzuk bistaratzea nahi baduzu,
Kontseiluaren webgunean irakurri dugunez, Eusko Legebiltzarrak laster eman diezaioke "azken ostikada" Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Hizkuntza-eskubideak arautzen dituen 6/2003 Legeari. Iaz, PSE, PP eta UPyD alderdiek abian jarri zuten lege-aldaketa azken urratsak ematen ari da, eta, bide horretan, inolako baliorik gabe utziko dute kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak arautzea helburu zuen legea.
Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak adierazi duenez, "Orain, arau-aldaketaren izapidetzean pauso bat gehiago eman eta erabakiaren aurkako zuzenketak atzera bota dituzte Legebiltzarreko Kontsumo batzordean. Ondorioz, prozesuak aurrera darrai eta hurrengo pausoa arau aldaketa Legebiltzarreko Osoko Bilkuran onartzea izango da".
Eduki honekin lotutako beste eduki batzuk:
- Jaurlaritzak beste urrats bat eman du euskaldunon eskubideak zapaltzeko (Semaforoan, 2011-10-06)
- Euskara saltoki handietan eta bestelako enpresetan: Basagoitiren tesia garaile (Semaforoan, 2011-06-16)
- Balio ez zuena baliogabetu dute (Semaforoan, 2010-06-23)
©Template by Dicas Blogger.
- Osakidetza eta euskara: zer gertatzen ari den ulertzeko "pista" batzuk (Semaforoan)
- Nolako pediatra nahi dugu? Euskalduna? Kalitatezkoa? Euskalduna eta kalitatezkoa? (Semaforoan)
- Kepari gertatu zaiona ez al zaigu gehiegitan gertatzen? (Semaforoan, Behatokiak helarazitako bideoa)
- Osakidetza "demasiado rapido" euskalduntzen (Osasuna Euskalduntzeko Erakundeko Karlos Ibargurenen iritzia Berrian)
- Osakidetza eta euskara (Pello Etxabe, Berrian)
- Ehuneko cincuenta (Beñi Agirre, Izaro Newsen)